2017 Trantsizioak I
  • Gaia eta komisarioa

    Monica Allende

    Bilbon jaioa, Londreseko Unibertsitatean zientzia politikoak ikasi zituen, non bizi eta lan egiten du. Editore grafikoa, komisaria eta kultur ekoizlea da, baita Offspring Photo Meet-eko sortzailekidea eta Screen Projects-ekin lan egiten du. Sunday Times Magazin-eko editore grafikoa izan da, non Spectrum argazki sekzio saritua martxan jarri zuen.

    London Collegue Communication-en eta EFTIn irakasle bisitaria da eta World Press Photo, Visa pour l’Image edo National Portrait Gallery-ko Taylor Wessing Photographic Portrait Prize bezalako nazioarteko leihaketen epaimahaikide izan da.

    Stanley Greene, Lynsey Addario eta Álvaro Ybarraren Darfur: Images against impunity erakusketa eta argitalpena ekoiztu eta komisariatu zuen. Hainbat sari jaso ditu, esaterako, Editores Gráficos-ek emandako Aldizkaririk Onenarena , Amnesty International-en saria Kazetaritza Argazkigintza alorrekoa eta Diseinu Grafikoko sarien Argazkigintzaren erabilpen onenarena.

    Duela gutxi Format Photography Festival zuzendu du Derby-n, Ingalaterran.

     

    Trantsizioak
    Monica Allende

    Zalantzarik ez da globalizazioak gizateriaren zati handi bati mesede egin diola. Hala ere, hazkunde desberdina dagoela ere ezin da ukatu, eta talde batzuk globalizazio horretatik lortutako onurak geroz eta gehiago mo­nopolizatzen dituzten bitartean, milioika pertsona kanpo gelditu dira. Atse­kabe horren ondorioak agerikoagoak dira diskurtso politikoaren polarizazio berrian, populismoaren hazkundean, babes nazionalaren eskaeran eta im­migrazioaren kontrako sentimenduetan. Horrek menderatu ditu politika eta eztabaida nagusiak Mendealdean orain dela gutxi egin diren hauteskundee­tan eta jaso diren emaitzetan, bereziki Erresuma Batuan -Brexit-a dela eta- eta Estatu Batuetan.

    Klima-aldaketaren inpaktuaren, hazkunde global oso bizkorraren eta gehiegizko kontsumismoaren eraginez, gizakiak gatazkan daude, beren ar­tean ez ezik baita beste espezie eta naturarekin berarekin ere, planetako baliabide natural mugatuak partekatzen ari diren moduarengatik. Gure egu­neroko bizimoduak ez du sekula horrelako eraginik izan ingurumenean, nola eta zer jaten dugun, norantz goazen… Bitartean, teknologia berrien garapen azkarrak, ikerketa zientifikoek eta bioteknologiak eraldaketa iraultzailea era­gin dute homo sapiens-ak gizaki moduan eboluzionatzeko eta ezagutza-alde berri eta bizigarriak miatzeko duen erritmoan.

    Trantsizioak gaiak, egoera edo baldintza batetik bestera aldatzeko proze­su edo aldi moduan ulertuta, hizketaldi askoren hasiera izan nahi du, gizarte eta partaidetza-hizketaldi zabalago baten barruan, guztiak garelako kanpo gelditu ezin garen kontakizun bateko protagonistak.Trilogia moduan aur­keztua eta kezka komun bati helduz, hain zuzen, etorkizun hurbilaren kezka, Trantsizioak-ek diziplina anitzeko narratiben alde egiten duten mundu osoko kontatzaile bisualen lana erakutsiko du. Kapitulu bakoitza “kanpotik” “barru­ra” doan geruza bat bezala komisariatuko da. Barne hartuko ditu existentzia globalizatu batek eragindako ondorioak (2017), gizarte-kontratuaren birplan­teaketa tribuan (2018) eta, azkenik, homo sapiens eta bere izatearen mutazio berezien miaketa, eraldaketa azeleratuak bizi ditugun aldi honetan (2019).

    Eten bat egin, pensatu eta hausnarketa egitea izan daiteke diskurtsoa berradierazi eta urrunago joateko premiazko baldintza bat edo, behintzat, guretzako nahi dugun etorkizuna, zeinaren erantzuleak garen, birpentsatzeko baldintza.

  • Egileak
  • Laborategia

    Yumi Goto

    Argazki-liburua objektu gisa, Yumi Goto eta Juanan Requenarekin

    Nola bihurtu argazki-proiektu bat liburu?

    Yumi Goto komisario eta editore japoniarrak argazki-liburuen laborategi esperimentala eman zuen, lehenengo aldiz Europan, Juanan Requena artistarekin batera.

    Argazki-liburu baten sorrerako etapa ezberdinak aztertu ziren, kontzeptualizaziotik hasita irudien edizioraino, diseinutik eta formatu eta neurrien aukeraketatik pasatuz. Gainera, arreta berezia jarri zitzaion narratibari, eta transmititu nahi diren ideiak komunikatzeko materialekin eta formatuekin duen harremana aztertu zen.

    Parte-hartzaile bakoitzak bere argazki-liburuaren maketa batekin amaituko zuen laborategia. Tailerretik irtendako argazki-liburuak jendaurrean aurkeztu ziren jaialdiaren irekiera-astean:

     

    .Diego Aldasoro, Lo que queda

    .Isaac Rupérez, Than nothing than flowers

    .Tere Fernández, Siempre aún

    .Amaia Salazar, Nunca vi otra mariposa

    .Sonia Hamza, Les couleurs de Tokyo

    .Arimasa Fukukawa, Triny

    .Marco Garro, Fiebre del oro

    .Pablo Ortiz Ruiz, Egosistemas

     

     

    YUMI GOTO

    Tokion jaio zen 1966an. Komisarioa, editorea eta mugak gainditzen dituzten gizarte-trukeko proiektuen garapenean espezializatutako ikertzailea da.

    Gatazkak, hondamendi naturalak, arazo sozialak eta giza eskubideen eta emakumeen egoeraren urraketa jasaten duten lekuetan bizi diren tokiko zein nazioarteko artistekin egiten du lan. Tokiko eta nazioarteko abokatu eta GKE-kin lan egin ohi du, eta epaile izan da argazkilaritzarekin lotutako jaialdi eta ekitaldi askotan.

    Tokioko Reminders Photography Stronghold-en sortzaileetako bat da; argazkilaritzarekin lotutako jarduerak egiten dira bertan.

     

    JUANAN REQUENA

    Mantxako herri lehor batean jaio zen, eta zeruertzez liluratu zen artasoroen artean txabolak eraikiz. Porrot eder eta noraez jarraituen ondoren Hegoaldeko itsasora joan zen eta han ikasi zuen hendekasilabikoei eta “quejioei” buruz, liburuak saltzen eta kafeak zerbitzatzen. Bidaiari bihurtu zen rock and roll-ik gabeko taldeen birak lotuz eta eguneroko bukaezinak beteaz. Eta horrela ibili zen, ibiltari, kresalez eta zalantzaz estalirik, begirada eta poesia goritasun berean elkar daitezkeela konbentzitu zen arte: borroka hori gaur egun ere islatzen saiatzen da, gelditu gabe.

    Juanan Requena, Jean Freetz

    BilbaoArte Fundazioa eta EU Japan Fest -en laguntzarekin

  • Itxialdia vol.5

    Argazkilaritzarekin lotutako gaiak berraztertu eta eztabaidatzeko espazioa. Hitzaldiak eta hizketaldiak egun osoan, goiz eta arratsaldez, bazkaria barne, giro atseginean. Toki urrun batean, hizlari eta parte-hartzaileentzat ihesbiderik ez duena. 

     

    Egitaraua

    El paisaje y el territorio como construcción de uno mismo
    Mireia A. Puigventós komisarioak eta Jon Cazenave argazkilariak azken honen lana aztertuko dute eta paisaiaren bidezko adierazpen artistikoaz, norbera erretratatzeaz edota hutsaren bilaketaz arituko dira.

    Dos visiones de la fotografía documental
    Bego Antón, Markel Redondo eta Ivan Urarte argazkilari bilbotarrek beren lana aurkeztuko dute. Arduratzen dituzten gaiak mahaigaineratzeaz gain, istorioak kontatzeko hartzen dituzten ikuspegien inguruan gogoeta egingo dute.

    El camino de vuelta a casa
    José Manuél Navia eta Matías Costa egileek literaturak beren lanetan duen eraginez hitz egingo dute, eta baita beren proiektuen barne-barneko ikuspuntuaz, memoria, jatorri eta identitatean sakonduz.

    Sobre los géneros, el azar y los límites
    Oskar Alegria zinemagile eta idazleak eta Paco Gómez argazkilariak generoen hibridazioaz, sortzeko askatasunaz, inspirazio iturriez eta norberaren bilatze prozesuaz arituko dira, besteak beste.

     

    OSKAR ALEGRIA. Idazle eta zinema zuzendaria

    Iruñea, 1973. Kazetaria izatez, irakaslea da Nafarroako Unibertsitateko ikus-entzunezko gidoigintza masterrean. Las ciudades visibles argazki proiektu artistikoaren egilea, Variety aldizkariak Espainiako etorkizun handiko 10 zinemagileen artean aukeratu zuen, eta bere lehen film luzeak, Emak Bakia baita, 70 nazioarteko jaialditan egon da ikusgai, 15 sari jaso ditu eta 13 hizkuntzatara itzulia izan da. Versión Española telebista saioak La Navaja de Buñuel saria eman zion eta bere filmea Espainian 2013an errebelazio pelikula izendatu zuen. Nafarroako Zinema Dokumentaleko Punto de Vista Jaialdiko zuzendari artistikoa izan da lau urtez, 2017ko ediziora arte.

    BEGO ANTÓN. Argazkilaria
    Bilbo, 1983. Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Argazkilaritza dokumentalean trebatu zen Bartzelonan. Gizakiak natura eta animaliekin duen kontraesanez betetako harrena miatzen du. Bere argazkiak hainbat komunikabidetan argitaratu izan ditu, esaterako, The New York Times-en Lens Blog, National Geographic, Esquire, Le Monde, CNN Photos, The British Journal of Photography edota Stand Quarterly-n. Bere lanak erakutsi ditu, besteak beste, FotoWeek DC, Guggenheim Bilbao Museoa edota PhotoEspaña 2014 eta 2017an (Un cierto panorama talde erakusketan). World Press Photo 2014an Joop Swart Masterclass-ean parte hartzeko aukeratua izan zen eta Revelación PhotoEspaña 2017 saria eskuratu berri du.

    MATIAS COSTA. Argazkilaria
    Buenos Aires, 1973. Madrilen bizi da. Kazetaritza ikasi zuen Madrilgo Universidad Complutensen. Argazkigintza eta idazketa baliatuz, bere lanak nortasuna, memoria eta lurraldea esploratzen du. World Press Photo, Descubrimientos PhotoEspaña edo Banca March sariak jaso izan ditu. Azpimarragarriak dira Museo Reina Sofía, Mexikoko Centro de la Imagen edo Panamako Museo de Arte Contemporáneo-n egin dituen erakusketak. Zonians (2015), The Family Project (2012) eta Photobolsillo Matías Costa (2011) liburuak argitara eman ditu. The New York Times edo El País Semanal bezalako komunikabideetan ohizko kolaboratzailea ere bada eta Inglaterrako Panos Pictures agentziako kide. NOPHOTO taldearen kide sortzailea eta Madrilgo TAI, EFTI eta Lens eskoletan irakasle da.

    JON CAZENAVE. Argazkilaria
    Donostia, 1978. Deustuko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen. Euskaldunen identitateari buruzko epe luzeko Galerna argazkilaritza-proiektuan ari da lanean 2007tik. Rencontres d´Arles, Noorderlicht, PhotoEspaña, TIFF, Encontros da Imagem de Braga eta Tbilisi Photo jaialdietan parte hartu du, besteak beste. Gainera, sorkuntza kolektiboko proiektu batzuetan ere aritu da: Horizon ikerketa-laborategia eta Ixil Ar, Jorge Oteizaren inguruko elkarrizketa bat. Bere lanak oihartzun handia izan du makina bat jaialditan, esaterako, FotoPres La Caixa, Descubrimientos PhotoEspaña, Tokyo International Photography Award, PDN Student Award eta Voies Off-en. Hiru liburu argitaratu ditu orain arte: Herri Ixilean, Galerna eta Ama Lur. Europako Kultur Hiriburua – Donostia 2016ren ordezkaria izateko aukeratua izan zen European Eyes on Japan proiektuan eta oraintsu, PhotoEspaña 2017an, Un cierto panorama talde erakusketan parte hartu.

    MIREIA A. PUIGVENTOS. Historiagile eta kultur kudeatzailea
    Bartzelona, 1977. Artearen Historian lizentziatua, Arte, Literatur eta Kultur Ikasketetan doktoretza egiten ari da. Bere ikerketak genero azterketa, ikusizko kultura, memoria eta historiagrafia fenimista ditu ardatz. Eduardo Naveren Like (2017) liburuaren ekoizpenean hartu du parte. Bestetik, zuzendaritza artistikoan ere egin izan du lan Museo Nacional de Antropología-n egindako Once de marzo (2016) erakusketan eta Madrilgo Conde Duque-n A la hora, en el lugar (2014-2016) egindakoan. Madrilgo Espacio Fundación Telefónican erakutsitako Diary of a Journey. A tribute to Inge Morath dokumentalaren gidoilaria izan da, Segoviako Museo Esteban Vicente (2014-2015) Benjamín Canoren La vida secreta del aire-n komisarioa eta The path of the wind (Ivorypress, 2014) eta Inland (Ed. Turner, 2014) argitalpenen edukien zuzendaria.

    PACO GOMEZ. Argazkilari eta editorea (beste batzuen artean)
    Madril, 1971. Lanbidez ingeniaria, 1996tik irudigintzan murgildua, gaur egun bere argazkilari lanbidea idazle, komisario, erakusketen diseinatzaile eta argitaratze-proiektuen koordinatzaile izatearekin uztartzen ditu. Hainbat proiektuen sorreretan hartu du parte, esaterako, República No Fotos, Proyecta edota NOPHOTO. Injuve 2001 Saria jaso zuen eta PhotoEspaña 2002 Argazkilari berri onenarena ere bai. 2013an argazkingintza eta literatura nahastuz, Los Modlin liburua eman zuen argitara, ezusteko arrakasta jasoz. 2016an Proyecto K. sortu zuen, zientzia-fikziozko irudidun nobela. Oraintsu, Hilo Moreno abenturazalearekin elkarlanean whatsapp-ez idatzitako Volverás a la Antártida liburuaren edizoan murgilduta dabil. Fernando Maquieira-ren Guía Nocturna de Museos erakusketaren zuzendaritza artistikoa egin berri du Madrilgo Tabacaleran.

    MARKEL REDONDO. Argazkilaria
    Bilbao, 1978. Bertan behera utzi zituen informatika ikasketak karrera hasi baino egun bat lehenago, eta argazkigintzan murgildu zen. Txinara jo, eta bertan Fotokazetaritza ikasten zuen bitartean, agentzia, egunkari eta aldizkari ugarietan egin zuen lan. 2007an Euskal Herrira itzuli eta Bilbo eta Baiona tartekatuz bizi da. Singapur, New York, Valentzia, Irlanda, Bartzelona eta Guernsey-n erakutsi ditu bere argazkiak eta besteak beste, The New York Times, Time, El País Semanal, Le Monde, Der Spiegel, Stern, Monocle, ACNUR, Greenpeace, Luthansa Magazine eta The Sunday Times Magazine argitalpenetan egin izan du lan. Panos Pictures agentziak bere ordezkatzen du Redondo.