Ali Eslami

DeathTolls Experience

ELKARRIZKETA BERRIAK, talde-erakusketa

Eserita eta era guztietako pantailekin entreteniturik, zaila egiten zaigu egunero urrutiko herrialdeetan gertatzen diren sarraskien egiazko esanahiarekin bat egitea. Halaber, komunikabideetan biktima-kopuruak behin eta berriz aipatzearen ondorioz, perspektiba galdu egin dugu eta datu horiek estatistiska gisa ikusten ditugu, egiaz zer diren ohartu gabe. Ali Eslami artista irandarrak efektu anestesiko hori hautsi nahi du bidaia birtual bat eginez, milaka errefuxiatu hil dituzten sarraski europarretatik hasita egungo Siriako gerra zibilera arte. Autorearen asmoa hildako-kopuru zehatza ikustaraztea da –horreta- rako plano zenital ikaragarriak erabiltzen ditu, non hildakoak lerroan jarri- ta eta poltsa zuriz estalirik ikusten ditugun– baina baita haien gertutasuna sentiaraztea ere. Ibilbide bisual zirraragarri honek datuen abstrakzioa baliogabetu egiten du eta antza denez galdu egin dugun errukia itzultzen digu.

 

Ali Eslami Iranen jaio zen 1991. urtean. Ingeniaritza Zibilean lizentziatu zen Zanjan-eko Unibertsitatean. Teheranen bizi den ikerlari eta artista multimedia honek sari ugari jaso ditu. 2014az geroztik dihardu errealitate birtualeko teknologiarekin lan egiten. Errealitate birtualeko esperientziak garatu eta diseinatzen ditu eta ekintza-bide berriak miatzen ditu susperraldian dagoen baliabide horretan. Giza pertzepzioak eta zientzia kognitiboek interesa eragiten diote eta esperimentalki heldu die teknologia horren bidez. Ali autodidakta da irudikatze arkitektonikoan aplikatutako 3D-n eta horri esker, beste eremu batzuetan jarri du arreta, hala nola, programazio sortzailean, datu-bistaratzean edo artea 3D-n. DeathTolls Experience bere lana hainbat lekutan erakutsi du: Paris Virtual Film Festival-en, Sheffield DocFest-en, SXSW Virtual Cinema-n, IDFA Festival ospetsuan (ez fikzio inmertsibo onenari saria) edo Holandako Design Week-en.