Dries Depoorter

Jaywalking

ELKARRIZKETA BERRIAK, talde-erakusketa

Cambridge-ko Unibertsitateko zientzialariek premiagabeko lekualdatzeak saihesteko Trojan Room-eko kafe-makinan bideo-kamera jarri zutenean, historiako lehenengo webcam-a asmatu zuten eurek jakin gabe. Gertaera hura erreferentzia izan zen Depoorterren lehenengo instalaziorako, Trojan Offices zeritzona; zazpi bulegotako kafe-makinetan zaintza-kamerak jarri zituen. Orduz geroztik, bere lanek, pribatutasuna, internet eta zaintza kontzeptue- tan oinarritzen jarraitu dute. Jaywalkers-en (ingelesez oinezko zuhurgabea) poliziak hiriko bidegurutzeetan jarritako segurtasun-kameren bitartez, gorri dagoenean kalea gurutzatzen ikus ditzakegu oinezkoak. Baina Depoorte- rrek harago ikusten du eta giza portaeraren beste ezaugarri batzuk miatzen ditu. Autoreak berak sortutako komando-sekuentzia baten bitartez, botoi bat sakatu eta emailez polizia-etxe gertukoenera denuntzia bat bidaltzeko aukera ematen du. Inork ez gaitu ikusten eta gure parte-hartzea anonimoa da. Dilema eta tentazioa hor daude.

 

Belgikan jaio zen 1991. urtean, Elektronika ikasi zuen sei urtetan, ondoren Arte Multimedia KASK School of Arts Ghent-en eta bertan graduatu zen 2015ean. Gaur egun Amsterdamen bizi da eta Amsterdams Fonds voor de Kunst-en laguntza jasotzen du. Bere lanak hainbat gairi heltzen die era probokatzailean, besteak beste, nortasun soziala, big data deritzona, enkriptatzea eta gure pribatutasunaren babesa (edo eza) sarean. Autore honen instalazio interaktiboak nazioartean erakutsi dira.

 

Instalazioa