Edmund Clark

Control Order House

Edmund Clark izan zen terrorismoarekin lotuta egoteagatik birkokatu zuten susmagarri baten etxea bisitatu zuen lehenengo argazkilaria. 2011ko abenduan bisitatu zuen Zaintza Agindupean (Control Order) birkokatu zuten pertsona baten etxea. 2005eko Terrorismoaren Prebentzio Legeak “zaindutako” edozein pertsona lurraldeko edozein lekutako etxeetan birkokatzeko ahalmena eman zion Barne Ministerioari, baldintza zorrotzekin, etxe-atxiloketen antzera. Clark-i exijitu zizkioten segurtasun-neurriak oso zorrotzak izan ziren eta, besteak beste, debekaturik zuen etxean inor ez zegoenean kamera digital edo audioa grabatzeko tresnarik uztea. Halaber, sortutako materiala berrikusi egin zioten eta pertsona edo kokapenaren berri ematea delitutzat hartuko litzateke. Baina Clark-entzat objektuen bidez prozesuaren esanahi historikoa erakustea zen garrantzitsuena, objektu horiek epaiketarik izan gabe zigortutako eta giltzapetutako pertsona baten bizimodua erakusten zutelako.

 

Erresuma Batuan jaioa, Clark aintzat hartutako artista da eta bere lanak historia, politika eta irudikapena bateratzen ditu. Control Order House serie egin berriak zentsura eta zaintza- eta giltzapetze-espazioak miatzen ditu “Beldurraren Gerran”. Bere lanak nazioartean erakutsi ditu, bakarkako erakusketak barne, hala nola, Londresko Imperial War Museum-en edo Alemaniako Mannheim-eko Reiss-Engelhorn-Museen-en. Sari eta beka ugari ere jaso ditu, besteak beste, Magnum Foundation-ena eta hitzaldiak eman ditu kontinente ezberdinetako erakundeetan. Bere lana George Eastman House Museum, National Portrait Gallery edota Houston-eko Museum of Fine Arts-eko bildumetan dago.

 

Instalazioa