Henk Wildschut

Food

Elikagaien industria gaur egun eztabaida gehien eragiten duen gaietako bat da. Aurrerapen zientifikoek hobekuntza higienikoak ekarri dituzte, baina baita ekoizpen-modu berriak ere, eta horiek ondorioak eragin dituzte, adibidez, animalien ongizatean. Horrek guztiak eztabaida eragin du nekazaritza ekologiko berri bat aldarrikatzen dutenen eta ohiko metodoa defendatzen dutenen artean. Rijksmuseum-ek Wildschut-i elikadurari buruzko lan sakon bat eskatu zionean, Wildschut lehenengo taldekoen iritzikoa zen. Berarentzat industria zintzoa ez izateaz gainera kaltegarria ere bazen; Food osatu zuten irudiek mundu aseptiko eta garbi batean harrapatuta dauden arkitekturak, pertsonak eta animaliak erakusten dituzte, janariaren inguruan dugun irudi tradizionaletik oso urruti. Hala ere, bi urteko ikerketen ondoren, Wildschut-ek ondorioztatu zuen oso gai zabala eta korapilatsua dela eta jarrera erradikala hartzeak oztopoak jarriko zituela egiazko soluzioak lortzerako orduan.

 

Herderwijk-en jaio zen, Holandan, 1967an eta Hagako Royal Academy of Art-en ikasi zuen. Holandako aldizkari eta diseinu- eta komunikazio-agentzia ugarirekin kolaboratzen du, lan pertsonalak egiteaz gainera. Amsterdam, Sydney, Shanghai, Pekin eta Londresen erakutsi ditu bere lanak eta bi argazki-liburu argitaratu ditu Raimond Wouda argazkilariarekin batera: Sandrien LaPaz eta A´DAM DOC.k. Ville de Calais liburuarekin Prix du Livre d´Auteur sari ospetsua irabazi berri du 2017ko Rencontres d´Arles-en. Autore honen lanak kontenplaziozko begirada egiten die pertsona eta egoerei, baita begirada hotza ere, kalitate tekniko bikain batez lagundurik, eta ikuslea hausnarketa sakonagoak egitera gonbidatzen du.

 

Instalazioa