Mandy Barker

Soup

Mandy Barker-ek asko maite du itsasoa. Txikitan itsasertzetik paseatzen eta bidean aurkitzen zituen objektu naturalak biltzen gozatzen zuen. Hala ere, pixkanaka, gizakiak egindako objektuak gero eta gehiago zirela konturatzen joan zen eta sabela metxeroz eta plastikozko botilen tapoiz beteta zuen al- batros-txita baten gorpua aurkitu zuen egunean, zerbait egin behar zuela erabaki zuen. Barker-ek urteak eman ditu plastikoak jasotzen, Ozeano Atlan- tikoan lehenengo eta mundu osoko hondartzetan gero. Plastiko horiei argazkiak ateratzen dizkie, sentsibilizazio-lana egiteko asmoarekin. Irudietan plastikoak multzokatuta agertzen dira mota eta koloreen arabera –horrek nabarmendu egiten du aurkitutako objektu-kopurua eta efektu dramatikoa areagotu– eta atzealde beltzarekin ateratzen die argazkia, koloreen indarra handituz. Barker-ek lortzen duen ezinbesteko edertasun horrekin, lehenik eta behin, erakarri egin nahi du, gero erantzun emozionala piztu eta tal- dekontzientziako desio sakona adierazteko.

 

Erresuma Batuan jaio zen 1964. urtean, eta bertan bizi eta egiten du lan. Bere lana, nazioarte mailan errekonozitua, hondakin plastikoetan oinarritzen da, nola eragiten dieten hondakin horiek itsasoko animaliei eta, azkenean, gizakiei. Barker-ek nazioartean erakutsi ditu bere lanak, hala nola,The Aperture Foundation edo The Science and Technology Park Hong Kong egoitzetan eta sari ugari jaso ditu, besteak beste: LensCulture Earth Award 2015 edo International Photography Award (IPA) 2014. Soup izeneko bere seriea 40 herrialde baino gehiagotan argitaratu dute TIME, The Guardian, The Financial Times eta National Geographic aldizkarietan, besteak beste.

 

Instalazioa