Monica Alcazar-Duarte

The New Colonists

ELKARRIZKETA BERRIAK, talde-erakusketa

2030ean Mars One misio espazialak, ekimen pribatua denak, lehenengo giza kolonia ezarriko du Marten. Hasierako fasean 4 astronautaz osatutako taldea bidaliko du. Aukeraketa-prozesu zorrotzatik itzultzeko txartelik gabe planeta gorrira joango diren sei taldeak irtengo dira. Gizakia eta zientziaren arteko harremana miatzeko jakinminak bultzatuta, Alcazar-Duarte aukeratutako lau zientzialarirekin jarri zen harremanetan, euren esperientzia pertsonalak ezagutzeko. Emaitza The New Colonists proiektua izan zen. Hainbat erretratu biltzen ditu Marte herri txikiko (Estatu Batuak) eguneroko bizimoduaren argazkiekin eta Lur planetaren orbita txikiaren jardueraren proiekzio batekin. Egilearen asmoa espazioko lehia berriaren alde metafisikoak, etikoak eta ingurumenarekin lotutakoak miatzea eta giza baldintzaren inguruan hausnarketa egitea da, ikuslea ongizate eta kontserbazioko parametroak plan- teatzera gonbidatuz.

 

Mexikon jaioa, Erresuma Batuan bizi eta egiten du lan. Performance Design, Zinea eta Argazkilaritza Dokumentala ikasi zituen. Your photos could be used by drug dealers argazki-liburua euren liburu-bildumetarako eskuratu zuten New Yorkeko Museum of Modern Art, The Yale University Gallery eta Chicagoko Arts Institutwko Joan Flasch Collection-ek 2014an. 2017an Magnum Graduate Photographer Award eta The Photographers┬┤Gallery Bar-Tur Photobook Award sariak eskuratu zituen. Bere azkeneko lana, Possible Landscapes, bakea eraikitzeko partaidetza-proiektua da, eta gatazka-osteko herrialdeetako gazteei zuzenduta dago.

 

Instalazioa