Nobukho Nqaba

Umaskhenkethe Likhaya Lam

ELKARRIZKETA BERRIAK, talde-erakusketa

Nqaba, bere irudietan, plastikozko poltsez estalita agertzen da; poltsa horiek lo egiteko, sukaldatzeko, arropa gordetzeko edo bere logela apaintzeko ere balio diote. Itxuraz interesik gabeko objektu horiek migrazio globalaren ikur bihurtu dira, ez mugen bitartez soilik, baita herrialdeen barruan ere, eta izen ezberdinak jasotzen dituzte munduan barrena: “Bangladesh-eko poltsa” Erresuma Batuan, “poltsa turkoa” Alemanian, “poltsa mexikarra” Esta- tu Batuetan eta “Guyanako Samsonitea” Karibean. Hegoafrikan, autorearen jatorrian, “Txinako poltsak” moduan ezagutzen dira eta horiek izendatzeko Xhosa hizkuntzako hitzak Unomgcana (lerroak dituena) edo Umaskhenkethe (bidaiaria) erabiltzen dira. Nqabarentzat bere migrazio propioa adierazten dute eta bere hitzen arabera, maitasun-gorroto harremana dauka eurekin, bizi- raupenaren aldeko borroka eta, aldi berean, bere haurtzaroa eta etxea sinbo lizatzen dituztelako.
Butterworth-en jaio zen (Hegoafrika) 1992an. 1998an Grabouw-ra joan eta bertako baserri-eskola batean eman zituen hiru urte. 2012an Ciudad del Caboko Unibertsitateko Michaelis School of Fine Art-en graduatu zen eta urte berean lortu zuen Tierney Beka. Horrez gainera, Magisteritzako graduondoa ere egin zuen Ciudad del Caboko Unibertsitate berean. Tokiko zein nazioarteko erakusketa kolektiboetan hartu du parte. Nobukho-k esperientzia dauka Arteterapia irakaskuntzan eta gaur egun artista eta Ikusmen Arteko irakasle gisa dihardu lanean.

 

Instalazioa