Paolo Woods

Pèpè

60. hamarkadan, Kennedy-ren agindupean, Estatu Batuak bigarren eskuko arropa herrialde azpigaratuetara esportatzen hasi ziren. 80. hamarkadan jarduera hori hazi egin zen eta orduz geroztik, milioika tona bidaltzen dira urtero hirugarren mundura. Eskala handiko negozio bihurtu da, tokiko ekonomien eta herrialde horietako lan-baldintzen kalterako. Puerto Principeko Croix-des-Bossaleseko merkatuan esklaboak saltzen zituzten lehen eta gaur egun egunero jasotzen ditu estatu batuarrek baztertutako arropaz betetako edukiontziak. Arropa horietako asko –Haitin Pèpè hitz kriolloarekin ezagunak– haitiarrek egindakoak dira eta eurengana itzultzen dira arrazoizko prezioan eta Estatu Batuetan inprimatutako mezu barregarriekin, itzuli gabeak: Kiss me, I am blonde (Musukatu nazazu, Ilehoria naiz). Woods-ek haitiarrak erretratatzen ditu kamiseta horiekin eta iparraldea eta hegoaldearen arteko berrogeita hamar urteko harremana ereduz adierazten du, ironia galdu gabe.

 

Amsterdam-en jaio zen 1970ean, Italian hazi zen eta Parisen eta Haitin bizi izan da. Argazkilaritza eta ikerketa-kazetaritza bateratzen duen epe luzeko argazki-proiektuak egiten ditu. Sei liburu egin ditu, hamaika herrialdetan argitaratu direnak, eta horien artean nabarmentzekoak dira Chinafrica (Serge Michel-ekin) eta The Heavens (Gabriele Galimbertirekin). Bere lana nazioarteko argitalpen garrantzitsuetan agertu ohi da. Bakarka dozenatik gora herrialdetan erakutsi ditu lanak eta bere argazkiak bilduma publiko eta pribatuetan daude. Hainbat sari ere jaso ditu, bi World Press Photo Awards, Italiako GRIN Prize eta Magnum Emergency Fund kasu.

 

Instalazioa