Richard Allenby-Pratt

Abandoned

Abandoned irudimen-ariketa bat da, eta ez zaio ez ironia ez kritika sozialik falta. Allenby-Prattek etorkizun hurbila adierazten du, non Dubai hutsik gel- ditzen den General Electrics-ek itsasoko uraren hidrogenoan oinarritutako energia-iturri berri bat agertu dela iragarri eta gero. Petrolioaren jaitsierak kaosa eragin du. Aberatsak beste herrialde batzuetan dituzten uda-pasako etxeetara joan dira azkar batean eta milaka asiar hil dira garraioa aurkitzeko ahaleginean. Hala ere, naturak iraun egiten du. Eraikuntzaren sasoi gore- nean egindako indusketek kostako geruza freatiko ez oso sakona hautsi egin dute oasi autojasangarria sortuz, eta hegazti migratzaileek bertakoa ez den flora ekarri dute ingurura. Inportatutako lurrek landareen hazkundea elikatzen laguntzen dute eta ihes egin aurretik zooko zaintzaileek askatutako animaliek agertoki berritik paseatzen dute, eraldaketaren arrazoien jakitun izan gabe. Gaur egungo sistema ekonomikoaren eutsiezintasunari eta gizakiaren asmoek naturari uzten dioten espazio urriari buruzko lana dugu hau.

 

Allenby-Pratt-ek Londresko estudio komertzial batean laguntzaile gisa lan egiten ekin zion argazkilari-ibilbideari 1988an, eta orduz geroztik argazkilaritza komertzialean egin du lan. 2000. urtean Dubaira joan zen. 2008ko krisi finantzarioaren ondorioz, arreta bere proiektu pertsonaletan jartzen hasi zen, ekonomia eta jasangarritasunarekin lotutako gaietan interes berezia jarriz. Dubain egindako bakarkako hiru erakusketez gain, taldean ere hainbat erakusketatan hartu du parte mundu osoan. Richard Erresuma Batuko Suffolk landa-konderrira joan zen 2016an, eta gaur egun inguruko paisaia berdeetara berriz ere aklimatatzeko ahaleginean dihardu.

 

Instalazioa