Roger Eberhard

Standard

Eberhard-i espazioen artifizialtasuna interesatzen zaio eta diruditena ez diren lekuak miatzen ditu. Standard seriea hasi zuenean egile honen lehe- nengo asmoa bost kontinenteetako Hilton hotel-katearen logelei argazkiak ateratzea izan zen, mundu globalizatua agerian uzteko. Hain zuzen, logela guztiek berdin-berdinak ziruditen. Baina harritu zuena zera izan zen: logela horietako bistek ere berdin-berdinak ziruditela. Objektu batzuk, Venezian aurkitu zuen muranoko beiraz egindako argimutila kasu, hotelaren kokapena gogoratzen bazuten ere, bista bat bestetik bereizten zuen erreferentzi-punturik ez zegoen. Orduan, Eberhard-ek, irudiak diptikoetan erakustea erabaki zuen, estandarizazio horren froga gisa. Hala ere, egileak dio serie hau ez dela ulertu behar iparramerikako hotel-kateari egindako kritika moduan, baizik eta Mendebaldean mugitu eta miatzeko dugun moduaren azterketa moduan hartu behar dugula.

 

1984an jaio zen Zurich-en. 2007an argazkilaritzan graduatu zen Santa Barbarako (Kalifornia) Brooks Institute of Photography-n. Argazkilari independente moduan bizi eta egiten du lan Berlin eta Zurich artean. Bere lana bakarka eta taldean erakutsi du Berlin, Zurich, Vancouver, San Francisco, Los Angeles eta Munich-en, besteak beste. Hainbat liburu ere argitaratu ditu, horietako batzuk berak argitaratutakoak: Schöne Heimat (2013) edo Und in der Nähe die See (2010). Azkena, Standard, 2016an editatu du Scheidegger&Spiess-ek.

Instalazioa