Tania Franco Klein

Pest Control

Marc Augé soziologoak “ez leku” kontzeptua sortu zuen, nortasunik ez zuten eta komunikazioa era artifizialagoan gertatzen zen espazioak izendatzeko, adibidez hotelak, aireportuak eta jatetxeak; pasalekuak dira eta ezingo lirateke “lekutzat” hartu. Ideia horretatik abiatuta eta beldurra eta histeria kolektiboa era satirikoan erabiliz, Taniak usoen kontrako pintxoz betetako hiri baten fikziozko irudikapena egiten du. Metafora horrekin, autore honek, gaur egungo hautsitako harremanetara gerturatzen gaitu, eta baita ideologia, etnia, erlijio edo gure bizimodu “baketsua” mehatxuan jar dezakeen beste edozerrekin alderatuta ezberdina dirudien guztiaren kontra komunikabideek sortutako gaitzespenera ere. Pest Control-ek espektakuluaren gizarteko bakardade eta kontraesanen islada izan nahi du eta bisualki irudikatzen du norbanakoen, espazio publikoen eta “ez lekuen” arteko harreman surrealista (edo harreman horren eza).

 

1990ean jaio zen Mexikon. Arkitektura ikasten ari zen bitartean ekin zion argazkilari-ibilbideari, eta maisutza ikasi zuen Argazkilaritzan University of the Arts London-en. Gizarte-portaerek eta gaur egungo hainbat jardutek (aisiak, kontsumoak eta gainestimulazio mediatikoak) eragiten dioten lilurak eragina dauka bere lanean. Our Life in the Shadows seriea irabazlea izan zen Sony Photography Awards sarietan (2017) eta finalista Lensculture Exposure Awards-en. Londres, Budapest, New York, Mexiko eta Los Angelesen egin ditu erakusketak eta nazioarteko aldizkari ospetsuetan argitaratu du: Fisheye Magazine, Aperture Foundation eta British Journal of Photography.

 

Instalazioa