Valentina Abenavoli

Anaesthesia

Torturak, pitzadurak, hormak, besarkadak, sufrimendua, eztandak, dantzak, paisaiak… Anaesthesia zuri-beltzean egindako narrazioa da, oso loturik dau- den aurkako bi kontzepturen ingurukoa: gaiztakeria eta enpatia. Gizakiaren alde maltzurra eta enpatia hain esklusiboa izatea ulertu nahian, Valentinak gatazka-guneetan profesionalek eta amateurrek egindako dokumental eta albistegietako irudiak hartu ditu eta fikziozko konposizioa osatu du, besteen errealitatea sentitzeko dugun modua zalantzan jartzeko. Lan honen emaitzak mugak lausotzen ditu, norbanakoa nazionortasunaren edozein arazoren gainetik jartzen duelako, eta gerturatze, identifikazio eta kezka kontzeptuak, edo horien eza, zabaldu dituelako. Anaesthesia trilogia baten lehenengo liburu moduan jaio zen, eta hurrengo urratsa norbanakoen esfera intimoa miatzea izango da, hau da, sexua, adiskidetasuna edo maitasuna.

 

80. hamarkadan jaio zen Napolesen. Nahiago du argazkia sekuentzia liriko moduan irakurtzea, kontzientzia eta amets-irudiaren arteko mugan etengabe kokatuz. Argazkilaritza-ikasketak, liburu-argitalpenean masterra eta aldizkako hainbat lan amaitu ondoren, Akina Books sortu zuen Alex Bocchettorekin batera. Editorial independente honek argazki-liburu ausartak editatu eta ekoizten ditu, edizio mugatuetan, eta sarri eskuz egindakoak. 2016an Abenavolik komisariatu eta editatu zuen bere lehenengo liburua, Anaesthesia. Bere lanak hainbat erakusketatan erakutsi ditu, hala nola, Turin, Bartzelona, Istanbul eta Belgraden.

 

Instalazioa