2018 Trantsizioak II
  • Gaia eta komisarioa

     

    Gatazka-ostea. Elkarrizketa berreraiki
    Monica Allende

    GETXOPHOTO Nazioarteko Irudi Jaialdiaren 2018ko ediziorako –Trantsizioak trilogiako bigarren kapitulua–, gatazkaren ondoren sortzen diren narratibak aztertu ditugu. Gatazka-ostekoa, elkarrizketa berreraiki-k gatazkaren definizioa eta haren ondorioak eta kaltetuak islatuko ditu, eta baita, gatazkek, gizartean eta kulturetan uzten duten arrasto ezabaezina ere. Prisma horren bitartez, hainbat gai aztertuko ditugu, hala nola, biolentziatik ondorioztatutako nortasuna, gerraren memoria historikoa eta kolonien osteko kontakizunen agerrera, eta mundu naturalaren eta kontsumismoaren kapritxoaren arteko talkaren ondorioak.

    Gai bakoitza lan bisual inmertsiboen bitartez aztertuko da; lan horiek aurre egiten diote parte-hartzerako ezarrita dauden ideiak pentsatzeko eta eztabaidatzeko moduei, eta lankidetzako eta plataforma anitzeko narrazioa eskaintzen dute.

    Komunikazio-lerro horiek ezartzeak eztabaida bultzatzeko balio izan digute, bereziki iazko edizioan. Trantsizioak I – Globalizazio- ostea izenburuarekin, eguneroko ekintzen eta sare globalen arteko lotura aztertu zen. Gai ezberdinak eztabaidatu ziren, besteak beste, migrazioak, populismoa, kutsadura eta giza eskubideak testuinguru geopolitiko baten barruan.

    Hizketaldi horrek jarraipena izango du aurtengo programarekin, 2019an egingo den Trantsizioak III – Homo Sapiens ostea azken kapituluaren aurretik. Norbanakoek aurre egin behar dieten erronka berriei helduko die hirugarren kapitulu horrek, izan ere, azelerazio, automatizazio, adimen artifizial eta aurrerapen zientifiko-teknologikoen prozesuek, transhumanismoaren kontzeptura gerturatzen gaituzte gero eta gehiago.

    Monica Allende

    Komisario independentea, ekoizle kulturala eta irakaslea, Monica Allende GETXOPHOTO eta Landskrona Foto Festival-eko (Suedia) zuzendari artistikoa da. WeTransfer plataformarekin egin izan du lan sormen-aholkulari moduan. Aldi beren diziplina anitzeko proiektuak ekoizten ditu mundu osoko bestelako plataforma eta artistekin. Format Photography Festival-a zuzendu du Derby-n, Ingalaterran, Screen Projects-ekin egin du lan eta gaur egun Photo London jaialdirako Belgikako Anton Kusters artistaren Blue Skies proiektua ekoizten eta komisariatzen ari da.

    Sunday Times Magazin-eko editore grafikoa izan zen, non Spectrum argazki sekzio saritua martxan jarri zuen. London Collegue Communication-en eta EFTIn irakasle bisitaria da eta lantegi zein hitzaldiak ematen ditu hurrengo leku zein erakundetan: Londreseko ScreenLab, Madrileko EFTI, Arabia Saudiko Tashkeil, Sunderland Unibertsittateko Mentorship Business Programme, Ferrara Nazioarteko Jaialdia, World Press Photo edota Magnum Agentzia.

    Argazkilariak proposatzen ditu Deutsche Börse Photography Foundation, Prix Pictet, Joop Swart Masterclass / WPP edo FOAM Paul Huf Sarirako. Japongo Reminders Photography Stronghold eta Holandako Docking Station erakundeetan ikuskatzaile eta enbaxadorea ere bada. Epaimahaikidea izan da mundu osoko hainbat leihaketetan, beste beste, Vogue Festival, World Press Photo, Bar Tur Photobook,  La Fabrica / Photo London-eko Book Dummy Award, Landskrona Foto, PhMuseum, Visura, eta National Portrait Gallery-ko Taylor Wessing.

    Hainbat sari jaso ditu, esaterako, Amnesty International-en saria Kazetaritza Argazkigintza alorrekoa eta Diseinu Grafikoko sarien Argazkigintzaren erabilpen onenarena.

  • Egileak
  • Laboratorioa

    In between photographs

    Azken urteotan argazkia ekoizteko, banatzeko eta ulertzeko erak izugarri azkar aldatu dira eta honek eragina dauka irudiak ikusteko gure moduan eta baita hauek “erabiltzen” ditugun eran ere bai.

    Laboratorio honen helburua partaide bakoitzak bere lanaren inguruan duen begirada aldatzeko aukera eskaintzea izan zen. Der Greif-ek partaideak euren lanak partekatu eta trukatzera bultzatu zituen, irudi fotografikoa pentsatzeko eta lantzeko bide berriak sortzeko.

    Der Greif

  • Itxialdia vol.6

    Irudiarekin esperimentatuz

    Irudia eta sormenarekin lotutako gaiak berraztertu eta eztabaidatzeko espazioa. Hitzaldiak eta hizketaldiak egun osoan, goiz eta arratsaldez, bazkaria barne, giro atseginean. Toki urrun batean, hizlari eta parte-hartzaileentzat ihesbiderik ez duena.

     

    Programa

    Zuzendaritza artistikotik
    Gonzalo Golpe (editore independentea, La Troupe)
    Alberto Salván (diseinatzailea, Tres Tipos Gráficos)
    Jon Uriartek moderatutako mahaia

    Erakundetik kolektibo independentera **ingelesez aldibereko itzulpenarekin

    Marta Weiss (komisaria, Victoria & Albert Museum)
    Der Greif (komisario, editore eta diseinatzaileak)
    Alejandro Csatellote-k egingo du elkarrizketa (komisario independentea)

    Komisariotza hedatua, hezkuntza eta kultur kudeaketa
    Silvia Omedes (Photographic Social Vision)
    María Santoyo (Efti)
    Jon Uriartek moderatutako mahaia

    Bi argazkilari zeharka dabilz
    David Jiménez (argazkilaria)
    Julián Barón (argazkilaria)


    Marta Weiss
    Marta Weiss Victoria and Albert Museum-eko Argazki komisarioa da. 2007an hasi zen V&Aen MET-eko Argazki departamentuan bi urte eman ondoren. Artearen historian lizentziatu zen Harvard-en eta Princeton-en masterra eta doktoretza alor berean garatu zituen beti ere argazkigintzaren historian oinarrituz. Hainbat rakusketa antolatu ditu eta liburu eta entseguak argitaratu ditu hainbat gaia jorratuz, fotocollage viktoriarretik Ekialde Ertaineko argazkigintza garaikidera. Julia Margaret Cameron-en nazioarteko erakusketa ibiltariko komisarioa eta laguntzen duen katalogoaren egilea da Weiss: Photographs to electrify you with delight and startle the world.

    David Jiménez. Argazkilaria
    Arte Ederretan lizentziatu zen UCM-en, eta duela 25 urte proiektu pertsonalak garatzen ditu liburu itxuran, erakusketak eta ikus-entzunezkoak, anbiguotasunaz kargatutako irudiekin eta egunerokotik poetikora eramaten duten mehetasunarekin. Bere lanak Rotterdam, Varsovia, Arles, Turin, Atenas, Seul, Bogota, eta Espainiako hiri ugarietan ikusi ahal izan dira. PHotoEspaña99ko Fotógrafo Revelación saria irabazi zuen eta 2008an Villa de Madrid-eko Arteen Saria jaso zuen. Bost liburu argitaratu ditu artean Infinito, gure herrian argazki-liburen aitzindarietako bat.

    Julián Barón. Argazkilaria
    Castellónen jaio zen 1978an, eta Ingeniaritza industriala ikasi zuen. Lana utzi zuen Madrileko Blank Paper kolektiboan sartzeko. Azken hamarkadan bere lana testuinguru sozio-politiko larria eta irakaskuntza eta proiektu didaktikoak konektatzen dituen lan gorputza garatu du. 2011an C.E.N.S.U.R.A., bere lehen liburua argitaratu zuen First PhotoBook Award, Paris Photo-Aperture Foundation-en ohorezko aipamena jaso zuena. Gaur egun Fundación Fotocolectania-k sustatzen duen imagenred.org  online proiektua kudeatzen du, profil pedagogiko, kolaboratibo eta transbertzala.

    María Santoyo. EFTI eskolako Nazioarteko Argazkilaritza masterraren zuzendaria, komisaria eta argazkilaritza historian aditua
    Artearen Historian lizentziatua Madrilgo Complutense Unibertistatean, argazkilaritzaren historiaren eta irudiaren analisiaren ikertzaile eta irakasle aditua, Maria Santoyo hamazortzi urtez ibili da kulturgintzan, hamahiru urte baino gehiago eman ditu erakusketa proiektuen zuzendaritzan eta kudeaketan eta irakaskuntza berezituan, eta 2014tik geroztik modu independentean burutzen ditu jarduera hauek. Gaur egun, erakusketen komisariotza eta EFTI eskolako Nazioarteko Argazkilaritza masterraren zuzendaritza uztartzen ditu, azken hau 2007. urtetik. Komisaria bezala, La bailarina del futuro: de Isadora Duncan a Joséphine Baker, Houdini: las leyes del asombro, Julio Verne: los límites de la imaginación edo Nikola Tesla: suyo es el futuro bezalako erakusketen arduraduna izan da, Fundación Telefonica-n aurkeztu direnak 2014 eta 2018 artean.

    Gonzalo Golpe. Editore independentea eta irakaslea
    Hispaniar Filologian lizentziatua eta Testuen edizio eta argitalpenean diplomatua Deustuko Unibertsitatean. Auto-edizioan eta produkzio grafikoan aditua.
    2010etik 2013ra Siete de un Golpe zuzendu zuen, liburuen auto-edizioan, artisten edizioan eta produkzio grafikoan berezitutarako tailerra. 2014tik geroztik La Troupe-en parte da, arte grafikoen profesionalek osatutako autore lana oinarri duen kolektiboa, bai bere alde editorialean nola erakusketakoan.
    Golpe, The Portable Photo-n editore moduan kolaboratzen du,  espadaysantacruz Studio-k bultzatutako argazkilari garaikide espainiarren autore aplikazioen bilduma. La Fábrica Editorial-eko 64P argazki-entseguen bilduma zuzentzen du eta bertan argitalpen aholkulari independente bezala kolaboratzen du. Proiektu artistikoak ere komisariatzen ditu, noizean behin.

    Der Greif. Editore eta komisarioak
    Munichen bizi diren diseinatzaile, komisario independente eta editore berritzaileak. Argazkigintza garaikideak saritu duen erakundea da Der Greif. Argitalpen inprimatua eta onlinekoa, talde kuratoriala eta proiektua bateratzailea da, dena batera. Muin artistikoa eta proiektuaren oinarria, publizitaterik ez duen argitalpen inprimatua da. Jatorri ezberdinetako argazkilari eta egileen lanak ate lan holisitiko batean konbinatu eta aurkezten ditu. Der Greif-k FOAM, Aperture Foundation, C/O Berlin eta Fotomuseum Winterthur bezalako erakundeekin lan egin du eta 1.000 argazkilari eta artista ingururen lanak aurkeztu ditu bai online bai imprimatuta.

    Silvia Omedes. Komisaria independentea
    Kudeatzaile kulturala, komisaria independentea, argazkilarien agentea, editorea eta  argazkigintza dokumentaleko irakaslea da. Bere esperientzia profesionala Guggenheim Museum-eko erakusketen koordinatzaile bezala hasten da eta Bartzelonako Centre de Cultura Contemporània-n jarraitzen du. Bartzelonako Fundación Photographic Social Vision-etik Doc Field Barcelona nazioarteko jaialdia sortu eta zuzendu zuen eta 2013ko jaialdi zuzentzen du. Editore grafiko bezala Blume argitaletxearekin kolaboratu du baita Ojodepez aldizkariarekin eta  7.7 aldizkariko eta La Maleta de Portbou-ko aholku-batzordeko kidea da. UAB-eko Argazki-kazetaritzako Graduondoko, Madrileko Instituto Europeo di Design Argazki Masterreko eta Europan World Press Photo fundazioak antolatutako masterclass-etan gonbidatutako irakaslea da.

     

    Jon Uriarte. Argazkilari eta irakaslea
    Irudiaren aktibista da. Aegazkigintza garaikideko hainbat jarduera partehartzaile abiarazi zituen besteak beste Photobook Club Barcelona (2011-2014), eta Widephoto, argazkigintza garaikideko programa non bere bi lehenengo edizioetan solasaldiak eta tailerrak antolatu zituzten eta Joan. Fontcuberta, Taiyo Onorato-Nico Krebs, Julián Barón, Cristina de Middel eta Aleix Plademunt bezalako argazkilariekin antolatutako afariak ere bai. Bere blog-a “Blog en Bruto”teorian eta argazkigintzako idazketan Espainiako argazkigintza gazteko agertoki berriaren erreferentea izan da.Bere lana mundu osoko argazki jaialdi, talde eta banakako erakusketetan erakusgai izan da, eta maila internazionalean argitaratu izan dute besteak beste Stern, The New York Times eta La República-k. Museo eta Arte Erakundeetan hitzaldiak eman ditu hala nola Arts Santa Mónica-n (Bartzelona), Artelekun (Donostia), La Casa Encendida-n (Madril) eta Photobook Bristo-en. Bartzelonako IDEP-EN argazkilaritza irakaslea da eta baita  EFTI-n, Madrilen.

    Alejandro Castellote. Komisario independentea
    Argazkilari irakaslea, kritikoa eta saiogilea da eta komisario independentea da. Pariseko Photoquai, Getxophotoko lehenengo hiru edizioetako, Koreako Seoul Photo Fair-eko espainiar ekarpeneko eta Limako (Peru) Mirafoto Festival-eko gonbidatutako komisarioa izan da. Lunwerg Publishers-eko argazkigintza garaikideko saila zuzentzen zuen bitartean, beste proiektuen artean, MAPAS ABIERTOS – Fotografia Latinoamericana 1991-2002 liburu eta erakusketaren arduraduna izan zen. Aurretik Madrileko Círculo de Bellas Artes-eko argazkigintza saileko zuzendaria izan zen eta FOCO-ko (Fotografía Contemporánea) bost edizio antolatu zituen eta argazkilari gazteen lana oinarri zuen Galería de Fotografía Minerva sortu zuen. PHotoEspaña, Madrileko nazioarteko argazki jaialdiaren sortzaile eta hasierako arte zuzendaria izan zen. 2006an Bartolomé Ros saria jaso zuen, Espainiako argazkigintza jarduera onenagatik.