Anton Kusters

The Blue Skies Project

Proiektu honek Holokaustoaren memoria berbisitatzen du, zeru urdin bana irudikatzen duten 1.078 polaroid-en bitartez. Europan egon ziren 1.078 kontzentrazio-esparruen gaineko zeruak dira. Emaitza itxuraz kalterik eragiten ez duen, baina eduki sinboliko handia duen, mosaiko abstraktua da. Artista GPS-az baliatzen da genozidioak gertatu ziren lekuen koordenatu zehatzak identi katzeko, eta argazki bakoitzean txertatzen ditu kolpe sikuaren teknika erabiliz. Artista honen lana instalazio multimedia interaktibotzat jotzen da, eta bideoz, audioz eta testuz osatuta dago. Izuaren eszenatokien zerrenda zehatza 2009an zabaldu zen lehenengo aldiz, Esparru eta Getoen Entziklopedia, 1933-1945 argitaratu zenean. The Blue Skies Project United States Holocaust Memorial Museum-ek egindako dokumentazio-lan zorrotz horren emaitza bisuala da. Bost urtetan, Anton Kusters-ek, kokaleku bakoitza bisitatu eta argazkia atera zien. Argazki-entsegu honek trauma adierazteko zailtasunarekin egiten du borroka, eta aldi berean, hausnarketarako espazioa ireki nahi du, non ikusleak aukeratuko duen zer eta nola gogoratu.

 

Belgikan jaio zen 1974an eta Belgika eta Tokio artean bizi da eta lan egiten du. Argazkigintza eta Arte Ederrak ikasi zituen eta bere jaioterrian Zientzia Politikoei buruzko maisutza egin zuen. David Allan Harvey-rekin batera sortu zuen BURN Magazine izeneko aldizkaria, eta Emerging Photographer Fund beka entzutetsuaren antolatzaileetako bat da. Bere lanak honakoetan argitaratu dira besteak beste: The Sunday Times Magazine, New York Times, BBC, TEDx eta The Japan Times, ELLE Men, Marie Claire, l’Espresso, BBC Radio 4 eta Leica M Magazine, eta hiri hauetan egin ditu erakusketak, beste askoren artean: Maastricht, Erroma, Bartzelona, Sydney, Montpellier, Hanburgo, Ginebra eta Hong Kong. Kustersen ordezkaria Belgikako Anberes hiriko Ingrid Deuss Gallery da.

 

Instalazioa