Dragana Jurišić

YU: The Lost Country

“Gerra hasi zela 20 urtetik gora pasa direnean, nortasun jugoslaviarraren erabateko ukazioa dago”, dio Dragana Jurišić-ek bere liburuan. Artistak erbesteratutzat jotzen du bere burua eta ez deserriratutzat, nahi izanik ere ezingo litzatekeelako bere “etxera” itzuli. Aita kroaziarra eta ama serbiarra, 1990eko erroldan jugoslaviarra izateko eskubidea ukatu zitzaion, jaiotzatik bere sentitu zuen nazionalitatea, hain zuzen ere. Egoera hark nahastuta utzi zuen. Liburua, jatorriz, galdutako aberriaren birsorkuntza moduan jaio zen; bere herrialdea berpizteko ahalegina izan zen, argazki-sormenaren prozesu magikoa erabiliz. Hala ere, gaitzespen-bidaia izaten amaitu zuen, non bizi izateko aukeratu zuen lekuan baino –Irlandan– er- besteratuago sentitu zen. Irudien bitartez, Draganak, erbestealdiaren berezko deserrotze-sentsazioa harrapatzen du. Egile honen inspirazio izan dira Rebecca West idazleak 1937an egin zuen Jugoslaviaren erretratua (anglo-irlandarra izan arren aberri gisa sentitzen zuen) eta baita Bigarren Mundu Gerra hastear zegoen Europari buruzkoa egin zuena ere. Hauek baliatuz identitatearen galeraren inguruko narratiba intimo eta delikatua sortzen du.

 

Slavonski Brod-en, Kroazian (antzinako Jugoslavian), jaio zen, eta artista hau Dublinen, Irlandan, bizi da gaur egun. Bere lanean nagusi dira argazkigintza, testua, zinema eta instalazioa. Jurišić-ek hainbat sari garrantzitsu jaso izan ditu, horien artean Dorothea Lange and Paul Taylor Award’s Special Recognition, Duke University-koa. 2013ko irailean Draganak bere doktoretza bukatu zuen hiru urte iraun zuen proiektua hau amaituz YU: The Lost Country. Hala, proiektuarekin bukatzeko erakusketa ibiltari bat antolatu zuen, eta kritikariek eta argitaratzaileek txalotu egin zuten bere lana. Bere lana hainbat bildumatan dago, eta horien artean nabarmentzekoak dira National Gallery of Ireland, Irish State Art Collection eta Trinity College Collection. Bere lana Irlandan eta nazioartean erakutsi izan da. Gaur egun egoitza bat egiten ari da Irish Museum of Modern Art Artist-en.

 

Kutxa Kulturekin lankidetzan