Gohar Dashti

Home

Gohar Dashti-k eraikitzen dituen abandonatutako eta begetazioak inbaditutako espazioek errefuxiatu irandarrei buruz hitz egiteko metafora gisa balio dute. Zortzi urte iraun zuen Iran eta Irak-en arteko borrokan, errefuxiatu haiek, beren etxeak uztea erabaki zuten. 1988an amaitu zen gerra hark milioi bat hildako eta bi milioi zauritu utzi zituen. Dashti Ahvaz hirian hazi zen, muga irakiarretik oso gertu. Etxe ondoan zituen etengabeko bonbardaketek eta borrokek eten zuten egile honen haurtzaroa. Urtebetetze-jaiak edo ezkontzak bezalako gertaera garrantzitsuak, edo eskolako lanak bezalako ohikoak, ilundu egiten ziren aire-erasoek eragindako suntsiketa masiboen ondorioz. Ez da harritzekoa, nazioek, kulturak, inguruneak eta muga siko zein psikikoek inposatzen duten muga-kontzeptuak argazkilari honen lanean ezinbesteko papera betetzea. Dashti-k gizakiak eta paisaiaren arteko erlazioa miatzen du. Bere irudiek naturaren gailentasuna —aurresanezina eta betierekoa— eta espazioaren gain gizakiaren kontrol-galera erakusten dituzte, pertsonala, politikoa eta botanikoa dena nahasten dituen narratiba sortuz.

 

Ahvaz-en (Iran) jaio zen 1980an eta gaur egun Teheran-en bizi da eta bertan lan egiten du. 2003an Teheraneko Arte Ederretako Unibertsitatean graduatu zen eta 2005ean argazkigintzako maisutza eginez espezializatu zen. Bere lanaren oinarria bere ingurua da beti, bere memoria. Arteko hainbat egoitzatan parte hartu du eta zenbait beka jaso izan ditu, besteak beste hauek: MacDowell Colony (2017), DAAD (2009-2011) Saria; Visiting Arts,1 milla 2project (2009) eta International Arts & Artists (2008). Munduko hainbat jaialdietan egin ditu erakusketak eta horietan parte hartu izan du. Bere lana hainbat bildumatan dago, eta horien artean dago Londreseko The Victoria and Albert Museum, Tokioko Mori Art Museum, Bostoneko The Museum of Fine Arts, Whashingtoneko The National Gallery of Art, Chicagoko The Museum of Contemporary Photography eta Parisko Kadist Art Foundation.

 

Instalazioa