Josh Begley

Good Luck with the Wall

Artista iparramerikarrak Estatu Batuak eta Mexiko, Pazifikotik Atlantikoraino, bereizten dituen 3.144 kilometrotako mugaren gai- neko aire-bidaia proposatzen digu. Sei minutuko pieza multimedia honek Google Earth-en sateliteek ateratako 200.000 argazkitik gora biltzen ditu. Josh Begley-k bi herrialdeak bereizten dituen horma eraikitzearen bideraezintasunaren inguruan hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu. Munduari eta Donald Trump presidenteari berari ere bidaltzen dion abisu ideologikoa eta oso bisuala dugu eta AEB- etako azkeneko hauteskundeen emaitzari ematen dion erantzuna ere bada. Begley sarkasmoaz baliatzen da basamortu, ibai etalur menditsuen artean horma bat eraikitzeak eragingo lituzkeen erronkak aipatzeko. Field of Vision kolektiboarekin elkarlanean egindako lan honen edukia, kutsu politiko handikoa, irudi abstraktu eta poetikoen bitartez eratzen da. Aukera honekin, GETXOPHOTO-k, forma narratibo berriekin bat egiten jarraitzeko asmoa duela erakutsi nahi du.

 

San Frantziskon, Ameriketako Estatu Batuetan, jaio zen 1984an eta Brooklyn-en bizi da, New Yorken. University of Californian (Berkeley) eta Tisch School of the Arts New York University-n lizentziatu zen. Josh artista digitala da, eta datuen irudikatzeengatik da ezaguna. Creó Metadata +, izeneko iPhone-erako aplikazioak jakinarazpena bidaliko luke modu automatikoan Pakistanen, Yemenen edo Somalian dron bidezko erasoren bat gertatuz gero. Apple-ek aplikazioa 12 aldiz ukatu zuen, edukia “gordina eta objektagarria” zelako. The Intercept-en lan egiten du Jeremy Scahill, Glenn Greenwald eta Laura Poitras kazetariekin. Begley-k bi laburmetraia zuzendu zituen, Good Luck with the Wall (2016, Ohorezko Aipamena jaso zuen Prix Ars Electronica-n 2017an eta ICP Infinity Award baterako izendatua izan zen) eta Concussion Protocol (2018), biak ere Laura Poitras-ek ekoiztuta, Oscar bat irabazi zuenak hain zuzen ere. Bere lana honakoetan agertu da: The New Yorker , The New York Times, Wired, MSNBC, The Guardian, The Atlantic, New York Magazine eta New Museum of Contemporary Art.