Julián Barón

Laberinto magikoa

Espainiako Gerraren gatazka-ostea bezalako gaiari aurre egiten dio egileak,1936. eta 1939. urteen artean errepublikarrak eta nazionalak aurrez aurre jarri zituen gerrako pasarterik esanguratsuenak Espainiako geografiatik barrena irudikatzen dituzten hainbat berregite historikotan sartuz. Ludikoa eta kulturalaren arteko erdibidean dauden jardunaldi horiek, gerra hurbiletik ezagutu ez duen gizartea batailaren egunerokora gerturatu nahi dute. Pelikulei eta gerra-sasoiko korrespontsalen argazkiei esker, berregite horien antolatzaileek unibertso paraleloa sortzen dute, non publikoa ikuskizunaren parte den. Aukeratutako bandoko kidez mozorroturik, ikusleak, liburu edo senideen kontakizunen bitartez soilik ezagutu duten iraganean murgil daitezke. Euren artean ezkutaturik, argazkilariak, gainjarritako irudiekin osatutako labirinto magiko bat sortzen du, orain dela gutxiko Espainiako historia mingarrienaren inguruan norbanakoen pertzepzioak nola sortzen diren ulertu ahal izateko.

 

Castellónen jaio zen 1978an, eta Ingeniaritza industriala ikasi zuen. Lana utzi zuen Madrileko Blank Paper kolektiboan sartzeko. Azken hamarkadan bere lana testuinguru sozio-politiko larria eta irakaskuntza eta proiektu didaktikoak konektatzen dituen lan gorputza garatu du. 2011an C.E.N.S.U.R.A., bere lehen liburua argitaratu zuen First PhotoBook Award, Paris Photo-Aperture Foundation-en ohorezko aipamena jaso zuena. Fannie Escoulen-k  Discovery Prize-Rencontres d’Arles 2015erako izendatu zuen non, Régimen Visual instalazioa aurkeztu zuen. Bere lana Centre d’Art Pompidou-Metz, Netherlands Fotomuseum, Get It Louder Beijing, ChangJiang Biennale, Chongqing edo Arts Santa Mònica-n erakutsi du, besteak beste. C.E.N.S.U.R.A-k Magnum Photography Awards jaso zuen 2016an Open Series kategorian. 2018an Régimen Desborde aukeztuko du Liman, Perú. Gaur egun Fundación Fotocolectania-k sustatzen duen imagenred.org  online proiektua kudeatzen du, profil pedagogiko, kolaboratibo eta transbertzala.

 

Instalazioa