Kessels & Mailaender

Jump Trump

Erik Kessels eta Thomas Mailaender Jump Trump sortu zuten Unseen Amsterdam Jaialdiarentzat.

 

Nork ez luke salto egingo haur migranteak beren gurasoengandik bereiztu eta kaiola batean sartzen dituen presidente ahalguztidunaren aurpegian? Erik Kessels (Holanda) eta Thomas Mailaender-ek (Frantzia), irudien berjabetzearekin lan egiten duten bi artista, Lurreko pertsonarik boteretsuenaz mendekatzeko aukera katartikoa eskaintzen dute, denbora-tarte labur batez bada ere. Tranpolinetik Donald Trump-en erretratu erraldoi bat duen koltxonetara salto egiterakoan, ikuslea, instalazio interaktibo eta lotsagabearen parte bihurtzen da. Absurdoaren eta erridikuloaren zentzuarekin lan egitera ohituak, Kessels eta Mailaender-ek dibertsio-giroa sortzen dute, eta, aldi berean, kritika politikoa ere bai, xarmagarria. Muntaia berezi honek berretsi nahi duena da gaur egun argazkilari izateko ez dela ezinbestekoa kamera bat izatea. Kasu honetan, mezu kontzeptuala argazki-sormen hutsari gailentzen zaio eta bisitariari irudi artistikoak sortzeko aukera eskaintzen dio, argazkilaritza-estudio ez ortodoxo batean.

 

Roermond-en, Holandan jaio zen 1966ean eta Amsterdamen bizi eta lan egiten du Erik Kessels artista, komisario, arte zuzendari eta KesselsKramer publizitate agentziako sortzailea da. Hainbat erakusketetan parte hartu du besteak beste Centquatre-Paris, Les Rencontres d’Arles, Victoria and Albert Museum eta Vevey-ko Images jaialdian. Zenbait liburu argitaratu ditu gai ezberdinak jorratu dituelarik, huts egitearen garrantzia barne, eta berriki atzera begirako (karreraren eridaldean) The Many Lives of Erik Kessels izena duen lana.

Marseillan jaio zen, Frantzia 1979, eta Paris eta Marseilla artean bizi eta lan egiten du. Thomas Mailaender artista multimedia eta argazkilari ezaguna da hainbat teknika ezberdinen erabilpenagatik zeramika, argazkigintza, collage eta instalazioa besteak beste.  Material ezberdinak erabiltzen ditu eta klasifika ezinak diren irudien birjabetzean aditua da , hauek ezusteko era batean erabiliz. Gaur egun bere lana bideo eta performancera bideratu da, bere burua lanaren pertsonai nagusitzat kokatuz.

 

Instalazioa