Live Wild Collective

Infinite Travels

Kolektibo hau hainbat herrialdetako zazpi emakumeren ahotsek osatzen dute. Getxon Lucie Khahoutian artistaren lana aurkezten da. Collage eta argazkiak nahastuz desagertuz doan memoriari heltzen dio. Lucie-ren haurtzaro kulturanitzak, oin bat Frantzian izan zuen eta Armenian bestea, eragin handia dauka bere lanean. Khahoutian-ek sormenez konbinatzen ditu Armeniako kode bisualak Europako estetikarekin, musika-notak bailiran. Azken emaitza sinfonia bisuala da, zeinak, umorearekin, norbanakoen jatorri eta garapenaren gaia sakontzen duen, elementu espiritual eta mistikoak aurkeztearekin batera. Mugimendu dadaistak eta Fluxus-eko artistek inspiraturik, arte marjinalaz eta arte naif-az gain, absurdoaren kontzeptua presente dago artista honen lanean. Mendiak nonahi azaltzen dira, armeniarrek Ararat mendiarekin duten obse- sioari omenaldia eginez. Lan honen atzean genozidio armeniarra antzeman daiteke; genozidio hark eragin zuen biktima-kopurua 600.000 eta 1,5 milioi pertsona artean kalkulatzen da.

 

Lucie Khahoutian Armeniako ikusizko artista da, 1990an jaio zen Erevan-en eta gaur egun Tbilissi-n bizi da, Georgian. Khahoutian Minas Avetysyan-eko Arte Ederretako Eskolan graduatu zen 2010ean eta Arte Ederretan graduatu zen American University of Armenia-n 2012an. Bere lanaren bitartez mendebaldeko ikusizko kultura garaikidearen eta Armeniako erreferentzia tradizional sendoen arteko sinergia aberatsak sortu nahi ditu. Bere lanean askotariko gaiak jorratzen ditu, baina erlijioan, espiritualtasunean eta gai mistikoetan lan egiten du nagusiki. Bere lanak Ameriketako Estatu Batuetan eta Europako hainbat herrialdeetan erakutsi izan dira eta honakoetan egin izan ditu argitalpenak, beste askoren artean: Dazed,┬áThe Calvert Journal, It’s Nice That, Vogue France, Vogue Italy, Cheek Magazine, Amuse, i-D, Another.

 

Instalazioa