Luca Locatelli

Germany Energy Revolution

Alemaniak, munduko laugarren herrialderik industrializatuenak, iraultza energetikoari ekin dio, planetako ekonomiarik jasangarriena bihurtzeko. 2050. urterako Alemaniako energia-iturrien %80 berriztagarriak izatea dute helburu. Luca Locatellik adibide alemana gerturatzen digu irudi zirraragarrien bidez, itxura zein edukiari dagokienez. Abandonatutako gasolindegi batean kokaturik, argazkilari italiarraren erakusketak, munduko ekonomiarik handienetakoaren eraldaketa energetikoa erakusten digu ohi ez bezala. Autore honen seriean zentral nuklearrak daude, ia guztiak 2011. urtetik aurrera itxitakoak, ezohiko jolas-parke bihurturik; turbina erraldoiak; haize-errotak; panel fotovoltaikoen zelaigune handi bat eta antzinako ikatz-fabrikak, urtean 22 milioi tona lignito sortzeko gaitasunarekin. Erregairik zikinena da, Alemaniako energiaren %44-aren erantzulea. Datozen 30 urteetan energia-iturri horretaz libratzea da munduko lignito-ekoizlerik handienaren erronka nagusia. Germany Energy Revolution lanak gatazka-osteari heltzen dio, energetikoa bezalako sektore estrategikoaren ikuspuntutik.

 

Italian jaio zen 1973an, eta ikusizko kontalari honen lanaren oinarria argazkigintza eta multimedia edukiak dira. Bere helburua munduan eragina duten eta mundua aldatzen duten pertsonak, zientzia eta teknologia dokumentatzea da. Argazkilaria da National Geographic Magazine-n eta aldizkari eta plataforma digitaletan maiz egiten du lan, besteak beste hauetan: The New York Times Magazine, The New Yorker, Bloomberg Businessweek eta Wired. Bere lana mundu osoan zehar proiektatu eta erakutsi dute. 2015ean Aftermath beka irabazi zuen eta aurten World Press Photo-n saria jaso du Ingurumena kategorian, eta Argazkigintzako Munduko Erakundeak Paisaia kategoriako saria eman dio. INSTITUTE da bere ordezkaria.

 

 

Instalazioa