Markel Redondo

Sand Castles

Egoeraren zentzugabekeria harrapatu eta agintarien geldotasuna erakusteko premiak bultzaturik, Markel Redondo argazkilari bilbotarra Espainiatik bidaiatzen hasi zen 2008. urteko krisialdiaren ondoren, neurrigabeko urbanismoaren ondorioak erretratatzeko. Hamar urte pasa eta gero, berriro bisitatu ditu leku horiek, baita leku berriak ere, testigantza berriak jaso ditu eta argazkiak dron batekin egitea erabaki du, espazioen aireko bistak lortzeko. Erabaki horren emaitza, itxuraz erraza eta a priori nahitasun teknikoa zuena, askoz irudi sakonagoak dira. Izan ere, irudiok txori-begizko bista pribilegiatuaren bitartez, hondar moderno mota berri bat agerian uzten dute. Eraikin horiek ez dute ez historiarik ez sentimendurik ez iraganeko murmuriorik, baizik eta sekula bizitzarik izan ez duten eraikinen eskeletoak agerian uzten dituzte. Giza kodiziaren ameskeriak, non ez dugun ez nostalgiarik ez minik aurkituko, soilik lurreko azkeneko bizilagunak garen sentsazioa, besterik ez.

 

Markel Bilbaon jaio zen 1978. urtean. 2011tik geroztik Iparralden bizi da.  Bertan behera utzi zituen informatika ikasketak karrera hasi baino egun bat lehenago, eta argazkigintzan murgildu zen. Txinara jo, eta bertan Fotokazetaritza ikasten zuen bitartean, agentzia, egunkari eta aldizkari ugarietan egin zuen lan. 2007an Euskal Herrira itzuli zen. Londres, Paris, Singapur, New York, Valentzia, Irlanda, Bartzelona eta Guernsey-n erakutsi ditu bere argazkiak eta besteak beste, The New York Times, Time Magazine, El País Semanal, Le Monde, Der Spiegel, Stern, Monocle, ACNUR, Greenpeace, Luthansa Magazine eta The Sunday Times Magazine argitalpenetan egin izan du lan. Panos Pictures agentziako kide da Markel.

 

Instalazioa