Max Pinckers

Margins of Excess

Argazki-entsegu hau fake news-en eta Estatu Batuetako prentsak haiei ematen dien tratamenduaren ingurukoa da. Max Pinckers-ek sei pertsonairen istorioak berreraikitzen ditu; pertsonaia horiek arreta mediatikoa jaso zuten bere garaian, erakutsi zuten balentriarengatik, baina azkenean, komunikabideek, gezurtitzat jo zituzten. Horien artean dago Jay J. Armes; eskuak galdu eta gero, gantxoekin ordezkatu zituen eta ikerlari pribatu ospetsu bihurtu zen; bere irudian oinarritutako panpinak ere sortu zituzten. Lan honek Herman Rosenblat-en istorioa ere jasotzen du. Rosenblat-ek, Bigarren Mundu Gerran, kontzentrazio-esparru batean bizi izandako amodiozko istorio bat asmatu zuen eta horri esker egin zen ospetsu. Artista belgikar honen argazki-liburua, 2016an Estatu Batuetatik egindako sei hilabeteko bidaiaren emaitza da. Pinckers-ek erretratatzen duen garaian egia, erdi-egiak, gezurrak eta fikzioa nahasten dira eta “egia hiper indibidualen” kultura ekoizten da. Errealitate konplexu eta aldakorraren inguruan dugun pertzepzioa zalantzan jartzen duten narratibak argitzeko ikuspegi berri bat eskatzen dute egia hiper indibidual hauek.

 

Bruselan jaio zen, Belgika, 1988an, bertan bizi eta lan egiten du. Gaur egun doktore ikertzailea eta Arte irakaslea da Ganteko School of Arts / KASK-en. Maxek argazkigintza dokumentalaren ikus narrazioen estrategiak eta estetika, irudi eta edukien arteko harremana ikertzen ditu. Bere lana auto-ekoiztutako artista-liburu bezala agertzen da eta The Fourth Wall (2012), Will They Sing Like Raindrops o Leave Me Thirsty (2014), Trophy Camera v0.9 (2017) eta Margins of Excess ( 2018) bezalako instalazioen bidez. Hainbat alditan izan da saritua (Edward Steichen Award 2015ean eta City of Levallois Photography Award 2013an besteak beste) eta bere lana Poloniako MOCAK-en, EEBB-etako Philadelphia Museum of Art-en eta Belgikako Centre for Fine Arts – Bozar-en erakutsi du. 2015ean Lyre Press argitaletxe independentea sortu zuen.

 

Instalazioa