Petros Efstathiadis

Bombs

Mehatxu terroristarekin, gazteek beren aukerei dagokienez bizi duten frustazioarekin eta balioen galera jarraituarekin lotuta, gaur egungo gizarteak bizi duen paranoia miatzen du artistak. Grezian bizi izan ziren protestek Europar Batasunak indarrez inposatutako austeritateak itotako herri baten amorrua eta ezintasuna erakutsi zioten munduari. Atenas sutan zegoen, literalki, eta kaleak molotov koktelez beteta. Bere herriaren gaurkotasunak inspiraturik, Petros Efstathiadis-ek, artisau-lehergailuak egin ditu, desodoranteak, botilak, bonbilak edo esponjak erabiliz, gero argazkia ateratzeko. Eskultura eta instalazio artistikoen arteko nahasketa, etxean egindako bonba hauek umeen jostailuak modukoak dira. Beldurra eta amorrua adierazten dute baina ez dira kaltegarriak. Efstathiadis-ek aditzera ematen du, eguneroko objektuak mehatxu izan daitezkeela herritarrak eraso terrorista baten beldur direnean. Testuinguru horretan, guztia izan daiteke arriskutsua. Bombs, artistak, nahasmen-egoeran bizi den gizarte modernoaren izaera absurdoari ematen dion erantzun baketsu eta, aldi berean, boteretsua da.

 

1980an jaio zen Liparo-n, Grezian, eta bertan bizi da gaur egun ere. Argazkigintza ikasi zuen Farnham-eko University for the Creative Arts-en. Munduko leku askotan egin izan ditu erakusketak, besteak beste hauetan: Finlandiako Serlachius Museum-en, Bolzano-ko Foto Forum-en (Italia), Cerby-ko (Erresuma Batua) FORMAT Festival-en Txipreko Etxean, Atenasko Greek Film Archive-n, New York-eko Wallach Art Gallery-n, Kiev-eko Izolyatsia Fundazioan, Parisko Circulation(s) Photography Festival-en eta Athens Photography Festival-en. Bere lana Wallpaper-en *, Monocle-n, Domus-en, The Guardian-en, The World-en eta Jeu de Paume-n argitaratu dute. 2013an Frantziako Hyères-eko jaialdiko sari nagusia jaso zuen, eta HSBC saria jaso berri du. Gaur egun bere lehenengo liburua prestatzen ari da, Liparo, izenburua duena, eta editorea Xavier Barral/HSBC izango da.

 


Instalazioa