Poulomi Basu

Centralia

Gerra bateko lehenengo biktima egia dela diote. Poulomi Basu-k Indiako egia-osteko gaia aztertzen du; artista honek, India, leku hiper-erreal eta metaforiko, familiar eta arraro gisa definitzen du. Centralia Indiako erdiguneko basoetan zehar egindako bidaiaren kontakizuna da; baso horietan egosten da, su motelean, gerrilla maoista eta Estatu zentralaren arteko gatazka. Argazkilariak errealitatea eta fikzioaren arteko erlazio ezegonkorra miatzen du, eta errealitatea eta egiaren inguruko pertzepzioa nola manipulatu daitekeen ere bai. Aldi berean, dokumentalismoaren gaur egungo jardutearen gaineko hausnarketa proposatzen du, lurralde hartan nagusi den giro nahasgarria islatzerakoan. Paisaia iragarleak, tokiko festak, hilketa-lekuak eta iraultzaileen erretratuak nahasten ditu, ikuslea desorientatzen duen labirinto bisual bat eraikitzeko. Ezer ez da dirudiena, bereziki leialtasunak eta motibazioak etengabe aldatzen diren egoera ezegonkor batean. Egileak salaketa gogorra egiten du mineralez josita dauden lur horietan gertatzen diren sarraski ikaragarrien kontra, eta, aldi berean, landa-eremuko Indiako, hain zuzen, emakumeek ahotsik ez duten eremuko emakume gerrillarien paperean sakontzen du.

 

Calcutan, Indian jaio zen 1983an eta New Delhin bizi da. Soziologian berezitu zen London College of Communication-en Argazki-kazetaritza eta Argazki dokumentaleko masterra egin baino lehen, non bikain notarekin graduatu zen. Ikus narratzailea, artista eta aktibista, bere lanak identitate eta geopolitikaren arteko harremanak miatzen ditu, gure gizarte azpian dauden egitura ilun eta sakonak ezagutzera emanez. Bere lana The New York Times, International Herald Tribune, Financial Times, Monocle, Marie Claire Italia, Save The Children UK edo The Sunday Times Magazine bezalakoetan argitaratu da eta bere lana Erresuma Batuan, Ipar Irlanda, Australia, Brasil, Myanmar, Kanbodia, Txina, Pakistan, Singapur edo Indian ikusgai izan da. Magnum Foundation award for Photography and Human Rights eta Magenta Flash Forward sariak jaso ditu eta Ian Parry, Magnum Inge Morath, Fondo de Emergencia Magnum, Foto8 Summershow eta National Geographic All Roads Grant, sarietan finalista izan da, besteak beste.


Instalazioa