Simon Norfolk

When I Am Laid In Earth

2014an, Simon Norfolk-ek, Kenia izeneko mendira bidaiatu zuen Lewis glaziarraren urtzea dokumentatzeko –azkeneko zortzi hamarkadetan bolumenaren %90 galdu du–. Argazkilariak ingurumen-salaketa sutsua egiten du, glaziarraren jatorrizko frontea zeharkatzen duen su-lerro baten bidez. Horretarako, mapa zaharrez eta GPS teknologiaz baliatu da. Kenia mendia antzinako sumendi lotiaren muinoi higatu gisa altxatzen da. Norfolk-ek suaren metafora erabiltzen du, sumendiaren amorruz eta labaz betetako bihotza argazki bidez esnatzeko ahalegin poetiko batean. Artistak petrolioa erabiltzen du demarkazio dotoreak marrazteko; ikusleari gogorarazi nahi dio hidrokarburoaren gehiegizko erabilera dela glaziarraren desagerpenaren arrazoi nagusia. Sua eta izotzaren arteko arrailak glaziarraren urtze errukigabea adierazten du. Norfolk-ek denboraren dentsitatea erretratatzen du, haren geruza guztiak erakutsiz.

 

Lagos-en Nigerian jaio sen 1963an, Ingalaterran hesitu zen eta Oxford eta Bristol-eko unibertsitateetan ikasi zuen Filosofian eta Soziologian lizentziatuz. Honakoak dira argitaratu dituen monografikoak, Afghanistan: Chronotopia (2002), bost hizkuntzetan argitaratu zena, For Most Of It I Have No Words (1998) genozidioko paisaiei buruz eta Bleed (2005), Bosniako gerrari buruzkoa. Berriena Burke + Norfolk; Photographs from the War in Afghanistan da. Bere lana Houston-eko The Museum of Fine Arts, Los Angeleseko The Getty, San Frantziskoko Museum of Modern Art, Wilson Centre for Photography edota Sir Elton John Collection bezalako bildumen parte da. Bere lana Brightonetik Ulan Bator-era egon da ikusgai eta 2011an Burke + Norfolk Lonodoneko Tate Modern-eko banakako lehenengo argazki erakusketa izan zen.

 

Instalazioa