Sofía Moro

Haiek eta gu

Lan honek gerra zibil fratrizida eta krudelaren esentzia laburtzen du, non Espainiako eta atzerriko soldaduek, mundua alda zezakeen ideologia defendatzeko borrokan jardun zuten. Esaldi hori, 1938. urtean, Teodomiro Hidalgok bere lubakitik, Casa de Campo-n, atera zuen argazkiaren ertz batean idatzi zuten. Teo Galiziako landa-medikua zen, bakezale amorratua, eta zaurituak zaintzen eman zuen borrokaldia. Sofía Mororentzat, hitz horiek, Espainiako Gerra Zibilaren azken zentzua laburtzen dute: alde batekoak eta bestekoak bereizten dituen espazio txikian zehar ibiltzeko ezintasuna. 1996an nazioarteko brigadista batzuek erretratatu eta gero, Moro bere familiaren eta bizirik irten ziren bando guztietako hamarnaka lagunen historian murgildu zen, belaunaldi bati buruzko kontakizun polifo- nikoa irudikatzeko. Mororen liburuan ez dago buruzagi politikorik. Hiltzeko beldurraz, seme-alabaren bat galtzearen sufrimenduaz, bizirik ateratzearen zorteaz edo lagun bat errematatzearen gordin- tasunaz hitz egiten duten gizon eta emakumeak besterik ez dira. Batzuetan, izan zuten balentriari buruz ere hitz egiten dute.

 

Madrilen jaio zen 1966an eta bertan bizi da gaur egun ere. Sofía freelance argazkilaria eta argazkigintza irakaslea da. Bere lanak askotan agertzen dira Espainiako argitalpen editorial garrantzitsuetan, besteak beste El País Semanal-en, Vogue-n edo Vanity Fair-en. Moro bereziki ezaguna da egiten dituen artisten, idazleen, zinemagileen, aktibisten eta politikarien erretratu garratz, hurbil eta hunkigarriengatik. FotoPress beka jaso zuen 1999an eta FotoNikon-en erretratuen lehenengo saria jaso zuen 2009an. Ellos y Nosotros (Blume, 2006) argitaratu zuen, Espainiako Gerra Zibilean kontrako alderdietan borrokatu ziren pertsonei buruzko lana; Defensores (Personas International, 2008) mundu guztiko giza eskubideen defendatzaileei buruz eta Sofía Moro (PhotoBolsillo, 2012), La Fábrica-ren argitalpena, bere lanari buruzkoa guztiz. Gaur egun BBVA fundazioak lagundutako proiektu global batean lanean ari da.

 

Instalazioa