Yoshinori Mizutani

Tokyo Parrots 

Mizutanik Tokioko kaleetan erretratatzen dituen perikitoen koloniak Alfred Hitchcock-en pelikula ikonikoaren eta Ricardo Cases-en Paloma al aire liburuaren artean daude. Hala ere, artista gazte japoniar honek jaurtitzen duen mezuak atzealde filosofikoa dauka eta kritikoa da gaur egungo kontsumismoarekin, zeinak animalia exotikoak kultuko objektu bihurtzen baitituen, espezie hauentzat egokia ez den ingurunean. Perikitoak 70. eta 80. hamarkadetan India eta Sri Lanka bezalako eskualde tropikaletatik iritsi ziren Japoniara, urbanita dirudunen maskota izateko. Beren jabeek abandonaturik, espazio publikoetan instalatu eta ugaltzen hasi ziren, izurrite bihurtu arte, Espainiako papagaien antzera. Mizutanik multzo koloreaniztunei jarraitzen die rara avis horien egoera paradoxikoa irudikatzeko, hau da, euren habitatetik kanpo teorian biziraun ezingo luketen lurralde arrotza konkistatzen dutela. Gatazka-egoera horrek aurrez aurre jartzen ditu gizakia eta natura.

 

Fukui-n (Japonia) jaio zen 1987an eta Tokion bizi da eta bertan lan egiten du. Mizutani Tokyo College of Photography-n graduatu zen 2012an, eta 2010ean Nihon University College of Economics-en. Hainbat sari entzutetsu jaso izan ditu, besteak beste Japan Photo Award 2013an eta Foam Talent Call eta Lens Culture Emerging Talents Top 50 2014an. Mizutanik oso azkar jaso du mundu osoko aintzatespena, eta banakako hainbat erakusketa ikusgarri egin izan ditu Tokion, Pekinen, Belgikan, Suitzan, Londresen eta Milanen. Gaur egun arte 4 liburu argitaratu ditu IMA Photobooks-ekin, hauek: Tokyo Parrots (2014), Colors (2015), YUSURIKA (2015) eta HANON (2016). Bere lanak hainbat bildumatan daude, eta horien artean nabarmentzekoak dira honakoak: Kiyosato Museum of Photographic Arts, Collection Heus-Zomer (Amsterdam), Baltimore Museum of Art eta Hermès Collection of Contemporary Photographs.

 

Instalazioa