Zanele Muholi

Somnyama Ngonyama

 

Hegoafrikako argazkilari eta aktibista bisual honek belztasuna ospatzen du autorretratu indartsu hauekin. Somnyama Ngonyama-k  “Agur, lehoi eme iluna!” esan nahi du. Artistak bere gorputza erabiltzen du, arraza eta arte bisualetan duen errepresentazioa moduko gaiei heltzeko, bere azalaren kolorea nahita aldatuz eta esajeratuz. Modu desa atzailean begiratzen dio kamerari. Eguneroko elementu eta materialak beltzen kulturaren alde estetikoekin konbinatzen ditu, eztabaida politikoa eragiteko. Muholi-k trebeziaz jokatzen du pintura klasikoaren eta modako argazkilaritzaren ohiturekin eta imajinario etnograkoarekin, gaur egungo edertasun-kontzeptua eta patroi estetikoak zalantzan jartzeko asmoarekin. Serie honetan, beltzen eta LGTBI kolektiboaren eskubideen alde ibilbide luzea duen egile honek, emakume beltz, afrikar eta homosexualaren nortasuna berresten du. Autorretratu bakoitza erresistentzia-adierazpen bat da eta, aldi berean, askatasun-eskubidearen eta itxura, arraza, genero-adierazpen edo pertsona bakoitzaren sexualitatearenganako harrotasunari buruzko adierazpena ere bai.

 

Durban-en jaio zen ikus-aktibista eta argazkilari hegoafrikarra. Forum for the Empowerment of Women, lanik gabeko eta landa guneetako emakumeen gaikuntza lantzen duen emakume beltz lesbianen erakundearen sortzailea da. Bere lana, Hego Afrikan,  ohiz kanpokotzat hartzen da, afrikar kulturan sexu praktika lesbikoak pentsatzen direna baino ohikoagoak direla jorratu duen lan bakarra baita, praktika homosexualen tabuak bertan behera utziz. 2005ean, Tollman Award for Visual Arts-a jaso zuen. 2009an Casa África de Fotografía de Bamako saria jaso zuen. Bere lana Las Palmas, Johannesburgo, Modena, Toronto, Berlín edo Massachusetts bezalako hirietan ikusgai izan da. Bere seriea, Faces and Phases São Paulo-ko Bienal-ean (2010), Doumenta-n (2012) eta Venetia-ko Bienal-ean (2013) izan da.

 

Kortesia: Stevenson, Cape Town / Johannesburg eta Yancey Richardson, New York.

 

Instalazioa