2019 Trantsizioak III
  • Gaia eta Komisarioa

     

     

     

    Trantsizioak III
    Post Homo Sapiens: Etorkizuna Programatzen

    Gaur egun azelerazioak, automatizazioak, inteligentzia artifizialak zein aurrerapen teknologiko eta zientifikoek nornabanakoei eragiten dizkieten desafioak izango ditu hizpide GETXOPHOTO Nazioarteko Irudi Jaialdiaren 13. edizioak. Izan ere, eta transhumanismoaren kontzeptura hurbiltzen garen heinean, aldaketa hauek guztiak erronka berriak mahaigaineratzen ari dira.

    Trantsizioak izeneko trilogiaren azkeneko kapitulu honetan, Homo Sapiens ondokoa. Etorkizuna programatzen, nazioarteko 20 artisten lanek aro digitaleko aurrerapen teknologikoetatik jaiotako konpromiso sozial, norbanakoen portaera, adimen artifizial eta joera globalen patroi aldakorretatik sortzen ari diren teoriak aztertzen dituzte. Hori guztia gizakion balio eta ohiko egiturekin lotutako galdera eta erronka etikoak ahaztu barik.

    Aurkeztutako proiektuetako askok hezkuntza eta garapen kulturalaren bidezko giza izaeraren hobekuntza dute hizpide. Kontzeptu hauek Nietzscheren Übermensch edo Supergizakiaren inguruko filosofian jasotzen dira eta baita mugimendu transhumanistaren idealetan ere. Arreta ere eskainiko zaio etorkizuneko gizakiaren formazioan teknologia aurreratuek jokatzen duten paperari, batetik, gizartea hobetzeko daukaten potentziala kontuan izanik eta bestetik, ekar ditzaketen arriskuak ahaztu barik.

    Nick Bostrom transhumanismo-adituak uste du, Supergizakiaren inguruan Nietzschek zuen ikuspuntua eta transhumanismoa bat datozela esaterakoan, gizakiak eta natura etengabe ari direla aldaketaren bat jasaten edo “prozesuan”. Giza izaera hobetzeko hezkuntza, kultur fintasuna, ikerketa filosofikoa eta auto azterketa etikoaren aldeko apostua egiten duen pentsamendu humanista sekularrarekin bat eginez, transhumanismoa harago doa; pentsamendu horren arabera, medikuntza, zientzia eta hainbat teknologia –ingeniaritza genetikoa, informazioaren teknologia eta adimen artifiziala- era arduratsuan erabiliz gero, oinarrizko muga biologikoak gainditu ahal izango ditugu eta gizaki ondokoa existitu ahal izango da.

    Bostromen idealek hainbat muga gainditzea dute oinarri, hala nola, gaixotasunak desagerraraztea, ez beharrezko sufrimendua eliminatzea edo gaitasun intelektual, fisiko eta emozionalak areagotzea, gizarte hobea lortze aldera. Nietzschek, aldiz, tradizio erlijiosoetatik kanpo, esanahi propio baten zentzua bilatzea ere gehitzen zuen.

    Matthieu Gafsouren H+, Maija Tammiren One of Them is a Human eta Neil Harbisson-ek Cyborg’s Life (ofizialki aitortutako lehenengo ziborga) lanek helburu bera dute: mugimendu transhumanistaren barruan, gizaki ondoko ideien inguruko alde etikoak argitu eta miatzea. Bizi-baldintzak hobetzeko medikuntzan eman diren aurrerapenak eta gizaki izateak esan nahi duena aintzat harturik, Reiner Riedlerek makinen humanismo itxurak aztertzen ditu bere lanean.

    Pentsamendu transhumanistarentzat teknologiarako sarbidea izatea –partekatutakoa eta berdintasunezkoa– ezinbestekoa da, gizarteari ekartzen dizkion onurak handituko dituelako. Balio transhumanista nagusia erabat betez gero, guztiok izango genuke gizaki ondoko bihurtzeko aukera. Deitoragarria izango litzateke, aukera hori, elite txiki bati soilik ematea. Hala ere, merkatu libreko ekonomiaren eta tresna teknologikoen merkaturatze azkarraren ondorioz, azken aurrerapenetara sarbidea izateko aukera ez da guztiontzat berdina. Héroes del brillo proiektuan, Federico Estolek erronka botatzen die giza balioaren eta diskriminazio sozialak eragiten duen beldurraren inguruko estereotipoei. Boda Boda Madness lanean, halaber, Jan Hoek artistak, Bobbin Case estilistaren kolaborazioarekin, eguneroko heroiak eta, heroi horiek, eguneroko erronkei egokitzeko eta horiei aurre egiteko duten sortzetiko sormena aztertzen ditu.

    Transhumanistek ez ezik, gizarte osoak desiratzen ditu aurrerapen teknologikoak. Historian zehar hobekuntza ugari ekarri dituzte, besteak beste, analfabetismoa, bizi-itxaropen motza, haurren heriotza-kopuru altua, zainketa aringarririk gabe jasandako gaitz izugarriak, goseteak eta ur-eskasiari aurre egin ahal izan diete herrialde askotan. Baina horrek ez du esan nahi, etorkizunean giza balioak mehatxupean egonez gero, alde etikoak eztabaidatu beharko ez liratekeenik.

    Cambridge Analytica izeneko iskanbila eta gero, –konpainia digitalek datuen bilketari buruzko informazioa ezkutatu zuten eta prozesu demokratikoan neurrigabe eragin–  adimen artifizialaren eta ikasketa automatikoaren inguruko gogoeta sakonagoa egitea beharrezkoa da. Baloratzen dugun guztia gure adimenean oinarritzen dela onartzen badugu, eta adimen kolektibo hori guztia gure esku balego, adimen artifizialaren potentziala eta garapen-aukerak mugagabeak lirateke. Hala ere, gure espeziea baino askoz ere adimentsuagoa izango den zerbait sortzeko arriskua eta beldurra ere hor daude.

    Haley Morris-Cafiero The Bully Pulpit lanak hausnarketa egiten du emakumearen gorputzarekin, ziber-jazarpenarekin eta sare sozialen funtzioarekin lotutako gaien inguruan. Bestalde, Claudia Gorik The Sentinels lanarekin elektrosentsibilitateari heltzen dio; frekuentzia altuko eremu elektromagnetikoekiko esposizioak eragindako gaitza da eta gaur egun ofizialki aitortu gabe dagoena.

    Isolamendu are handiagoa eragitea leporatu ohi zaio aro digitalari; sare sozialak askotan aipatzen dira mundua konektatzeko diseinatutako plataforma gisa, baina, neurri batean, gure burua ez dugu hain konprometitua sentitzen planetan bizi diren gainerako pertsonekin. Lauren McCarthy artista digitalaren Follower lanak teknologia eta sare sozialen erabilerak eragindako konektagarritasun sozialaren eta isolamenduaren inguruan hausnartzen du. Mundu modernoaren ideian eta aro digital eta mundu naturalaren arteko tentsioan are gehiago miatuz, Marcos Zegers artistak –Agua, minería y éxodo lanean– Atakamako basamortuan eta bertako litio-gatzaren meategi aberatsetan zehar bidaiatzen du, gatz horren erauzketak ingurumenean eta paisaian eragindako ondorioen inguruan hausnarketa eginez. Antzeko bidetik, Masamichi Kagaya eta Satoshi Moriren Autoradiograph lanak Fukushimako partikula erradioaktiboak harrapatzen ditu.

    Halaber, Florencia Grisantik, Tito Gonzalez Garciak eta Sergio Valenzuela Escobedo komisarioak osatutako Ritual Inhabitual kolektibo artistikoak gatazken dauden bi munduren inguruan egiten du gogoeta: maputxeen antzinako kultura eta haien landare sendagarrien simbolismo espirituala baso-industriaren aurrean. Era berean, Jaakko Kahilaniemik, baliabideengatik lehian diharduen munduan beste espezie batzuekin dugun harremanaren inguruan egiten du hausnarketa Past-it lanean. Anaïs Lópezen The Migrant kanpotarra izateari buruzko istorioa da, hau da, leku jakin bateko partaide ez izatea, bertoko sentitzen ez zaren mundutik deskonektatua egotea eta bertan bizirauteak zer nolako ondorioak ekar ditzakeen. Irudi abstraktu edo futuristen bidez, Ezio D´Agostinok etorkizun hurbileko espazio kapitalista baten ikus-bidaia eskaintzen digu; espazio horretan, adimen artifizialaren erudituek eta transhumanistek giza askatasunaren mugak utopia teknologiko gisa ulertzen dituzte.

    Ali Eslami (False Mirror), Juno Calypso (What to do with a Million Years) eta Julien Mauve (L’île aux Libellules) artistek, euren aldetik, errealitate potentzial baten errealitate eta fikzioaren artean nabigatzen duten narrazioak kontatzen dizkigute, era ezberdinetan.

    Finalmente, los artistas Ali Eslami en False Mirror, Juno Calypso en What to do with a Million Years y Julien Mauve en L’île aux Libellules se sumergen, desde distintos puntos de vista, en narraciones que navegan entre la realidad y la ficción de un mundo potencial.

    Orainalditik etorkizunean pentsatzea zeregin desafiatzailea da, baina are konplexuagoa da bestelako etorkizun batean murgiltzea, non plataforma teknologikoek gure bizitzetan eragiteko eta gure bizitzak mugatzeko gaitasuna edukiko duten azpiegiturak sortuko omen dituzten, neurrigabe eta arau barik. Teknologiak gizakiaren existentzia goraipatzeko ahalmena dauka, horregatik, gure helburuak lortze aldera bideratu behar da, eta aldi berean, gizakiaren baloioek mugatuta egon beharko luke.

    Gizateriaren etorkizuna eta etorkizun honek eskaintzen dituen aukera ezberdinei buruz gogoeta egitea da aurtengo Jaialdiaren gaia. GETXOPHOTOk gai hau zentzu zabalean jorratzen dituzten ikusizko lanak hartuko ditu bere baitan diziplina anitzeko narratibak uztartuz, hala nola, argazkigintza, bideoa, instalazioak, artxiboa edota dokumentuak.

    Azken finean, edizio berri bat, orain dela urte bi hasitako Trantsizioak ildoari jarraituz eta mundu osoko sortzaileen lanak baliatuz, gaur egun hunkitzen gaituzten gaiak jorratu nahi dituena.

     

     

    Mónica Allende

    Komisario independentea, ekoizle kulturala eta irakaslea, Monica Allende GETXOPHOTO eta Landskrona Foto Festival-eko (Suedia) zuzendari artistikoa da.

    WeTransfer plataformarekin egin izan du lan sormen-aholkulari moduan. Aldi beren diziplina anitzeko proiektuak ekoizten ditu mundu osoko bestelako plataforma eta artistekin. Format Photography Festival-a zuzendu du Derby-n, Ingalaterran, Screen Projects-ekin egin du lan eta gaur egun Photo London jaialdirako Belgikako Anton Kusters artistaren Blue Skies proiektua ekoizten eta komisariatzen ari da.

    Sunday Times Magazin-eko editore grafikoa izan zen, non Spectrum argazki sekzio saritua martxan jarri zuen. London Collegue Communication-en eta EFTIn irakasle bisitaria da eta lantegi zein hitzaldiak ematen ditu hurrengo leku zein erakundetan: Londreseko ScreenLab, Madrileko EFTI, Arabia Saudiko Tashkeil, Sunderland Unibertsittateko Mentorship Business Programme, Ferrara Nazioarteko Jaialdia, World Press Photo edota Magnum Agentzia.

    Argazkilariak proposatzen ditu Deutsche Börse Photography Foundation, Prix Pictet, Joop Swart Masterclass / WPP edo FOAM Paul Huf Sarirako. Japongo Reminders Photography Stronghold eta Holandako Docking Station erakundeetan ikuskatzaile eta enbaxadorea ere bada. Epaimahaikidea izan da mundu osoko hainbat leihaketetan, beste beste, Vogue Festival, World Press Photo, Bar Tur Photobook, La Fabrica / Photo London-eko Book Dummy Award, Landskrona Foto, PhMuseum, Visura, eta National Portrait Gallery-ko Taylor Wessing.

    Hainbat sari jaso ditu, esaterako, Amnesty International-en saria Kazetaritza Argazkigintza alorrekoa eta Diseinu Grafikoko sarien Argazkigintzaren erabilpen onenarena.

  • Artistak
  • Itxialdia Vol. 7

    Burua irekiko dizugu


    Burua irekiko dizugu. Irudizko adieran, noski. 2019ko edizioko Itxialdia datorrenari buruz izan zen; etorkizunari buruzko ariketa baten antzera. Egun oso bat, bazkaria barne, hitzaldi, solasaldi, eta aurkezpenekin. Hemen daukazu prestatu genuen menua:

    Programa

    Etorkizunaren eszenografiak
    Lucía Agirre Guggenheim Bilbao Museoko komisarioa
    Jon Uriarte Londreseko The Photographers’ Gallery-ko komisario digitala
    José Luis de Vicente Sónar+D-ko komisarioa

    Paperaren papera
    Ramón Pez zuzendari, editore eta diseinatzailea
    Garikoitz Fraga Belleza Infinitako editorea
    Christian Caujolle, Komisario eta kritikoa

    Emakumearen gorputzaren errepresentazio bisuala
    Juno Calypso argazkilari ingelesa
    Haley Morris-Cafiero Estatu Batuetako argazkilaria
    Hannah Watson TJ Boulting Gallery eta Trolley Books-eko zuzendaria

    Gure espeziearen berpizkundea
    Neil Harbisson artista eta zyborg-a

     

     

     

    Lucía Aguirre, Guggenheim Bilbao Museoko Komisarioa

    Getxon jaioa 1970, Lucía Aguirre Guggenheim Bilbao Museoko komisarioa da 2000. urtetik, organizazioan eta  Museoaren programazio artistikoaren bilakaera kuratorialean egin du lan – aldi baterako erakusketetan eta bilduma iraunkorra – eta baita Museoaren bildumaren inguruko formakuntza eta ikerketa lanetan, artista, komisario eta nazioarteko erakundeekin elkar lanean. Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letretan Lizentziatu zen, Geografia eta Historian espezializatuz, ondoren Florentziako L’Università Internazionale dell’Arte (UIA)-n Arte Kritika ikasi zuen, eta Eskualde Toscanaren akreditazioa du Museoen eta Pinakoteken Teknikari Kudeatzaile bezala.

     

    Jon Uriarte, artista eta Londreseko The Photographer’s Galleryko komisarioa

    Hondarribian jaioa 1979an, Jon Uriartek Argazkilaritza ikasi zuen Institut d’Estudis Fotogràfics de Catalunya-n eta Nueva Yorkeko International Center of Photography-n. PhotoEspaña eta Madrilgo Europear Unibertsitatearen master bat gauzatu zuen Proiektu eta teoria artistikoetan. Bere lana zentro eta galeria ugaritan egon da ikusgai, bakarkako eta talde erakusketetan, hala nola Madrilgo La Casa Endendida-n, Donostiako Koldo Mitxelenan, Nueva Yorkeko Studio 304-n, Berlingo HBC aretoan edo Bartzelonako Sala d’Art Joven-ean. Widephotoren fundatzeilea izan zen, komisariotzari eta argazkilaritza garaikidearen inguruko jarduerak jorratzen zituen erakunde independientea. Gainera, hiru urtez DONE kontzeptualizatu eta koordinatu zuen, Foto Colectaniak sorkuntza eta hausnarketarako sustatutako proiektua. Egun Londresen bizi da, non The Photographers’ Galleryn komisario digital moduan lanean hasi den.

     

    José Luis de Vicene, komisarioa

    Ikertzaile kulturala eta kultura, teknologia eta berrikuntzan espezializatuta dagoen komisarioa. Sónar +D, Sónar Barcelona-ren kultura kongresuko komisarioa da, eta orain dela urte batzik CCCB-ko ohiko kolaboratzailea, non “Big Bang Data” eta “Munduaren Bukaeraren Ostean” erakusketak komisariatu dituen. 2019ko Manchester International Festival-ean Rafael Lozano-Hemmeren “Atmospheric Memory” proiektua komisariatu du. Bere azkenengo proiektuak Matadero Madrid-eko Festival Tentacular eta Llum BCN-ren hurrengo edizioa dira. Cataluniako Institut de Arquitectura Avanzada (IaaC)-ko irakaslea da.

     

    Ramón Pez, zuzendari, editore eta diseinatzailea

    Italian jaioa 1975ean, Ramón Pez editore, komisario eta zuzendari artistiko saritua da. Hamar urte baino gehiagoko eskarmentua du aldizkarien zuzendaritzan, liburuen sorkuntzan, erakusketa diseinuan eta ilustrazioan. Bere diseinatzeko modua, berezkoa eta moldakorra, diseinua narrazioaren arkitektura denaren ikuspegi underground-ean du bere izaera, non istorioak eta estruktura narratiboek medio ezberdinak nahasten dituzten. Esperientzia handia du nazioarteko talde lan kreatiboen buru eta aholkulari bezala, proiektu editorial ezberdinen produkzioa kudeatzeaz aparte. Konferentziak ematen ditu eta Nueva York, Bartzelona, Mexiko, París, Sarakevo, Buenos Aires edo Londres bezalako hirietan tailerrak zuzenten ditu.

     

    Garikoitz Fraga, Belleza Infinitako editorea

    Bilbon jaioa 1971ean, Garikoitz Fragak Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Musika Bilboko Kontserbatorioan. Belleza Infinita argitaletxearen eta Bukinda banatzailearen arduradun bezala, aukeratu, autoreekin editatu, banatu, promozioa egin eta kudeatze lanak egiten ditu, horrela editore lanaren ikuspegi globala izanda. Belleza Infinitak kalifikaezinak diren eta somatzeko, adierazteko eta pentsatzeko beste modu bat sustatzen duten publikazioak argitaratzen ditu. Bere tituluek esperimentazioaren alde apustu egiten dute eta artelanen izaera dute. Tirada handiak argitaratzen ditu, liburuaren merkatuaren neurrira dauden prezioekin liburudenda hoberenetan, museoetan, komiki dendetan, galerieta edo interneten eskuragai daudenak.

     

    Juno Calypso, argazkilari ingelesa

    1989an Londresen jaioa, bertan bizi eta lan egiten du. Argazkilaritza, zinema eta instalazioarekin lan egiten duen artista da. Argazkilaritza London College of Communication-ean ikasi zuen. Sari ugari jaso ditu, hala nola Michael Wilson Award 2012, LCC Hotshoe Portfolio Award 2012, Catlin Art Prize 2013, reGeneration3 2015, BJP International Photography Award 2015, Foam Talent 2016, Creative Review 2017, Vic Odden Award del Royal Photography Society 2018. Vogue Italia, TIME Magazine, The Guardian, Paper, i-D, Dazed & Confused, The Sunday Times, VICE, The Independet eta The Huffington Post-ek argitaratu dute bere lana. Beste batzuen artean, Milaneko Piccolo Teatro, Tate Modern, Southbank Centre, eta Photo London-en erakusketak egin izan ditu.

     

    Haley Morris-Cafiero, Estatu Batuetako argazkilaria

    Estatu Batuetan jaioa, argazkilaritza eta keramikan lizentziatua. 2016an Fullbright finalista izan zen eta Artean Master bat egin zuen Arizonako Unibertsitatean. Aldi berean performer, artista, probokatzaile eta ikusle, bere lanean erreflexuarekin egiten du lan. Bere argazkiak Estatu Batuetan zein atzerrian egon dira ikusgai, eta Le Monde, New York Magazine edo Salon bezalako hedabideetan ere argitaratuak izan dira. 2014ean Pictet Prix-era hautagai izan zen. Wait Watchers, bere monografia, 2015ean argitaratua izan zen Magenta Foundation-en eskutik. Argazkilaritza irakaslea da eta Belfasten bizi da.

     

    Neil Harbisson, artista eta zyborg-a

    Erresuma Batuan jaioa, bere buruhezurrean antena bat ezarrita izateagatik eta gobernu batek cyborg bezala aitortua izateagatik ezaguna den artista eta cyborg-a da. Bere antenari esker ikusgarri eta ikustezinak diren koloreak hauteman ditzake, bere buruhezurrarentzat entzungarri diren bibrazioei esker. Infragorriak, ultramoreak, espazioan dauden koloreak, irudiak, bideoak, musika edota telefono deiak jaso ditzake interneten bidez. Cyborg Foundationaren ko-fundatzailea da, gizakiei cyborg bilakatzen laguntzen dien eta cyborg-en eskubideak defendatzen dituen nazioarteko erakundea. Transpecies Society-ren kofundatzailea ere bada, identitate ez gizatiarrak dituzten pertsonak defendatzen dituen erakundea. Auto-diseinua defendatzen du eta zentzu eta organo berrien sorkuntza eskaintzen du.

     

    Hannah Watson, TJ Boulting galeria eta Trolley Books-en zuzendaria

    Londresen jaioa 1980an, Hannah Watson TJ Boulting arte garaikide galeriaren zuzendaria da, eta Trolley Books argitaletxearen zuzendaria. 2001ean sortua, Trolley-k argazkilaritzari eta arte garaikideari buruzko istorioak aurkezten dituzten hainbat liburu argitaratu ditu. TJ Boulting galería Fitzrovian sortu zen, Londresen, 2011n. Bertako programak Juno Calypso, Maisie Cousins, Boo Saville, Stephanie Quayle eta Juliana Cerqueira Leite bezalako artistak errepresentatzen ditu. 2015etik bertan ospatu da British Journal of Photography-ren nazioarteko sariaren irabazlearen bakarkako erakusketa. UCL-n Arte Historian lizentziatua eta ikerketa materialean espezializatu ostean Veneziako Peggy Guggenheim Bilduman praktikak egin zituen, eta Trolleyra 2005ean batu zen. Fitzrovia Chapel Fundazioaren kidea da, antzina Middlesex Hospitala zena eta orain komunitatearentzako arte espacio bezala funtzionatzen duen kapera sekularra, eta The Photographer’s Gallery Contemporary-ren batzordearen kidea da.

  • Laboratorioa

    Kaiola. Dokumentazio esperimentala museoan

    Gidariak: Alejandro Acín, IC Visual Lab, Bristol & Julián Barón, argazkilaria
    Gonbidatu bereziak: Jon Cazenave, argazkilaria & Maite Jiménez, historialaria

    Bilboko Euskal Museoaren laguntzarekin

     

    Hiru egunez Bilboko Euskal Museoa sormenerako estudio bihurtu zen. Bertan parte-hartzaileek argazkigintza, idazketa edota marrazketaz baliatuz Museoaren artxibo eta bildumara gaur egungo begiradaz hurbildu ziren. Laborotarioaren emaitza landa-koaderno esperimentala eta pertsonala izan zen.

    Laboratorioak luxuzko bi gonbidatu izan zituen bere baitan. Alde batetik Jon Cazenave, nork “lurraldearen” gaiari ekin zion, eta koadernoen elaboraziorako gakoak eskaini zituen. Eta bestetik Euskal Museoko historialari eta argazkilaritza arduraduna den Maite Jiménez, nork bere ikuspegi eta perspektiba historikoa eman zigun.

     

     

    Alejandro Acín Bristolen (Erresuma Batua) bizi den argazkilari, diseinatzaile eta editorea da.
    Bere lanak gizarte kapitalistetan ematen diren kontsumo dinamikak eta ingurune komertzialak aztertzen ditu .
    IC-Visual Labeko fundatzaile eta zuzendaria da, ICVL Studioren bidez argazkigintza garaikidea produzitzen duen plataforma independientea. Photobook Bristoleko Zuzendari Kreatiboa izan da 2011tik 2013ra arte.
    2016tik Irakasle Elkartua da Coventryko Unibertsitatean eta London College of Communication-en.

    Julián Barón ingeniaritza industriala ikasi eta kalitate arduradun bezala egin zuen lan bide-seinale enpresa batetan 2007ra arte, bere lana utzi eta Blank Paper Kolektiboaren (Madril) partaide izaten hasi zenean. 2008tik 2015era Blank Paper Eskolako zuzendari eta argazkilaritza irakasle izan zen online eta Valentzia eta Castelloneko eskoletan. Azkenengo hamarkadan testuinguru soziopolitiko aztoratu bati erantzuten dion lana sortu du, eta bere lanak – argazkilaritza, bideoa, entzunezko collage-a, instalazio edo liburuak bezalako baliabide eta euskarriak- irakaskuntza eta proiektu didaktikoen koordinazioarekin egiten dute bat. Bere desio nagusia gaur egungo imaginazio kolektiboaren tinkotasuna ahultzera laguntzen duten eta memoria, historia eta identitatea eraikitzen dituzten diskurtso ofizialak zalantzan jartzera gonbidatzen duten ikuspegi berriak eskeintzea da.

    Jon Cazenave Donostian jaio zen 1978an. Deustuko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen. Euskaldunen identitateari buruzko epe luzeko Galerna argazkilaritza-proiektuan ari da lanean 2007tik. Rencontres d´Arles, Noorderlicht, Photoespaña, TIPF, Encontros da Imagem de Braga eta Tbilisi Photo jaialdietan parte hartu du, besteak beste. Gainera, sorkuntza kolektiboko proiektu batzuetan ere aritu da: Horizon ikerketa-laborategia eta Ixil Ar, Jorge Oteizaren inguruko elkarrizketa bat. Hiru liburu argitaratu ditu orain arte: Herri Ixilean, Galerna eta Ama Lur.

    Maite Jiménez historialaria da, Euskal Museoko argazkilaritza arloko zuzendaria. Eulalia Abaitua, lehenengo emakume argazkilari euskaldunari buruzko ikerketa ugari argitaratu ditu.