Joy Buolamwini

Algorithmic Justice League

Inteligentzia artifizialak arraza beltzeko pertsonak eta azal iluna dutenak diskriminatzen ditu. Ondorio horretara heldu da MIT (Massachusetts Intitute of Technology) ospetsuko Media Lab-eko ikerlari den Joy Buolamwini. Bere ikerketek adierazi dutenez, aurpegi antzematea errazten duten software-ek %99an asmatzen dute arraza zuriko pertsonekin, eta soilik %35 batean arraza beltzekoekin. Ikertzaile honek irain konparatibo honek eremu oso ezberdinetan milaka pertsonentzat izan litzakeen ondorioetaz ohartarazi nahi gaitu, ikerketa polizialetatik hasita, banku kredituen lagatzeak barne. Algorithmic Justice League-eko (Justizia Algoritmikoaren Liga) fundatzaile, Buolamwiniren asmoa soilik kolore, genero eta azal kolore jakin bateko pertsonekin elikatutako inteligentzia artifizial baten arriskuetaz kontzientziatzea da. Ikertzaile afroamerikar honek teknologia digitalean errotutako aurreiritzien kontra borrokatzen du ausardia eta humorez. Bere fisionomia detektatzen ez duten programa informatikoei maskara zuri batez egiten die aurre, persona beltzek jasatzen duten ikustezintasuna salatuz, eta kode inklusioboagoak sortzeko garrantziari buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu.