Juno Calypso

What to do with a Million Years

 

Nork esan du bunker batek lurpeko gartzela bat bezain grisa eta latza izan behar duela? Jerry Henderson Avon kosmetiko-enpresaren sortzaileak bunker bat eraiki zuen berarentzat Nevadan, 1960ko hamarkadan, Gerra Hotzean, irudimena erabiliz eta dirutza inbertituz. Gizon aberats hark, 1.500 metro karratuak, Estatu Batuetako luxuzko kitsch etxe bihurtu zituen. Logela arrosak Barbie baten logela dirudi; sistema informatiko sofistikatu batek eguneko argia eta izarrak simulatzen ditu eta igerilakua eta ur-jauzi bat ditu. Juno Calypso Londresko artistak dekoratu berezi hori aukeratu zuen autoerretratu surrealistak egiteko. Bunkerrean eman zuen denboran deskubritu zuen, jabeak hil zirenetik leku hura zaintzeaz arduratzen diren pertsonak hilezkortasuna lortu nahi duen sekta bateko kide direla. Calypsok, lur azpitik 8 metrora dagoen babesleku hartan, tenperatura baxuekin gorputza zahartzarotik babesteko aholkuz betetako panfletoak aurkitu zituen. Inspirazioa izan zen berarentzat. Luxuzko bunker honek errealitatea fikzioa baino arraroagoa izan daitekeela erakusten digu.