Reiner Riedler

Will

Egile austriar honen lan hau sakon markatu zuen esperientzia autobiografiko batean inspiratuta dago. Semea jaio zitzaionean gau bat pasa behar izan zuen umetxo goiztiarrentzako zainketa intentsiboetako unitatean, bizitzari eusten zioten makinaz inguratuta. Larritasun-ordu haietan, Riedlerrek, tresna bizigabe horien paradoxaren inguruan hausnarketa egin zuen, nola arduratzen diren bizitza zaintzeaz bizitza bera ulertu gabe. Giltzurrun-dialisirako makinei, aireztapen mekanikoko ekipamenduei edo organo artifizialei erretratuak egiteak liluratu egiten du egilea. Riedlerren argazkietan azaltzen diren objektuetako batzuen hoztasun zientifikoak beldurra eragiten du. Beste objektu batzuk, berriz, antropomorfizatu egin ditu, humanoide lagunkoi bihurtzeraino. Kamerak gailu teknologikorik gabe sartzea ezinezkoa izango litzatekeen lekuak ikertzeko gai dira, eta giza gorputzaren sekretu ezkutuak erakusten dizkigute. Will izeneko argazki-liburuak saria jaso zuen 2016ko Paris Photon. Hilezkortasuna lortzeko gizakiak bere mugak gainditzeko duen gogoa islatzen du lanak. Egi bihurtzeko zorian dagoen fikziozko ariketa da, non robotek gero eta leku handiagoa betetzen duten gure bizitzan.