Aurpegirako Instagram filtroak

GETXOPHOTOren ediziorik partizipatibo eta digitalenean, gure programazioaren barne hartu nahi ditugu sare sozialak menperatuta dauzkan fenomeno bisuala: aurpegirako Instagram Storietarako filtroak. Horregatik galdetu dizuegu: zein da zure kalera bueltatzeko filtroa?

Jasotako proposamenak gure Instagram profilaren historia nabarmenetan egon ziren eskuragarri.

Epaimahaiak, Jon Uriarte (GETXOPHOTO), Guillermo Royo (Noiz Agenda), Paula Gómez (GETXOPHOTO) eta Salvatore Vitalek (Yet Magazine) osatua, filtro irabazlea aukeratu zuen.

Noiz Agenda Kulturala eta Yet Magazinerekin kolaborazioan egindako proiektua.