Playlist

Borja Crespo & Aran Calleja

Aran Callejak eta Borja Crespok bat egin dute GETXOPHOTOren hamalaugarren edizioarekin, kaleko soinu-banda honekin jaialdiari erritmoa jartzeko. Gure belarrien bidez eremu publikoari goraipamen bat da, burutik kendu ezin duzun musikarekin. Ikurrak diren ahapaldiak, himnoak diren abestiak. Jarraitu saio honen arrastoa, datozen hilabeteetan abesti handiak gehituko ditugulako. Sakatu play, kalera irten eta gozatu!

Aran Calleja (Bilbo, 1977) Arte Ederretan lizentziatua eta bibolin-jolea da. Musika prestakuntza zabaldu zuen Musics Tailerrean eta Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Ondoren, Bostongo Berklee College of Music-en (AEB) ikasteko beka jaso zuen. Borja Cobeagaren lehen film laburrei musika jartzen hasi zen, baita luzeetan ere: Pagafantas, No Controles, Negociador eta Fe de Etarras. Haritz Zubillaga eta Javier Rebollo zuzendarien ohiko laguntzailea da. Bere azken lanen artean Alberto Vázquez eta Pedro Riveroren Psiconautas – Los niños olvidados nabarmentzen da (Goya 2017, animazioko film onenera), Alejo Flahren Taxi a Gibraltar, eta Galder Gaztelu-Urrutiaren.

 

Borja Crespo (Bilbo, 1971) zuzendaria, produktore zinematografiko, idazle, ilustratzaile eta historialaria da. El Correon kolaboratzen du astero, bi hamarkada baino gehiagotik kazetari espezializatu gisa. Bideoklipak, publizitate-iragarkiak, film laburrak eta telebista-saioak zuzendu ditu. 2019an Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko galak idatzi eta zuzendu zituen. Halaber, zinemaren eta komikiaren inguruko ekitaldien aholkulari eta koordinazio lanak egin ditu kultura-kudeatzaile moduan (GRAF-Comic Barcelona, Tracking Bilbao, Getxoko Komikiaren Aretoa…). Zinema eta komiki kurtsoak ematen ditu unibertsitateko ikastaroetan eta ekitaldietan. Arsénico P.C. eta Sayaka Produkzioaren sortzaileetako bat da, Nacho Vigalondo, Koldo Serra, Borja Cobeaga eta Nahikari Ipiñarekin batera. Gaur egun, Bi FM-ko La Hora Caníbal irratsaioa ere gidatzen du, besteak beste.