Radio Ambulante

NPR-ek, Estatu Batuetako irrati publiko nazionalak, banatzen duen podcast narratibo bat da, idatzizko prentsa kronikaren estetika erabiliz Latinoamerikako istorioak kontatzen dituena. Goza itzazu aukeratu ditugun istorio hauek, espazio publikoaren ideia, fisikoa zein online, hainbat ikuspegitatik jorratzen dutenak. Gaur egungo munduan, ikusmenaren berehalakotasuna nagusi den honetan, murgildu zaitez narrazio bikain hauetan.

Buirmuina bat zen aretoa

Ideia: Txile Internet moduko sare baten bidez konektatu, baina 1971n.

Duela ia mendi erdi, Salvador Allenderen gobernu sozialistak teknologia berri bat garatu zuen, Txileko ekonomia denbora errealean konektatzeko eta boterea langileen artean banatzeko. Zer gertatu zen Cybersyn proiektuarekin, Latinoamerikako proto-internet moduko horrekin?

Txile. 2019ko irailean argitaratua

 

Hiri amaigabea

Mapa batean sar daiteke Lima?

Hirurogeita hamarreko hamarkadan, Lima hazkunde garai azkarra bizitzen ari zen: auzo berriak sortzen ziren egun batetik bestera, eta Peruko hiriburua 9 milioi pertsonatik gorako hiri labirintiko bihurtzen ari zen. Garapen horren erdian Oliver Perrottet suitzar gaztea iritsi zen, hasiera batean ezinezkoa ematen zuen zerbait proposatzeko: Lima zabal hura mapa batean islatzea.

Peru. 2017ko irailean argitaratua

 

Giza kate bat

Kate bat ez da beti muga bat

ICEa (AEBko Immigrazio Zerbitzua) Nashvilleko auzo batera etorkin bat atxilotzera iritsi zenean, ez zuen susmatu norekin egingo zuen topo. Immigrazio Agentziarentzat ohiko atxiloketa izan behar izan zuenak, Estatu Batuetan zehar ziztu bizian zabaldu zen irudi ospetsu bihurtu zen.

AEB. 2019ko azaroan argitaratua

 

San José-n galduta

Costa Ricako norabideak… gai korapilatsua

Zergatik Costa Ricako kale askok ez dute ez izenik ezta zenbakirik ere?
Zelan moldatzen dira postariak korrespondentzia erreferentzia-labirinto horretan banatzeko? Helbideen sistema formalik ezean, tiko-ek leku batetik bestera joateko ezohiko moduak aurkitu dituzte.

Costa Rica. 2019ko urrian argitaratua

 

Wara

Avatar bat pertsona ospetsua izan daiteke?  

Dibortzio korapilatsu baten ondoren, Alejandro Canedo lan barik eta bere bi seme txikien ardurapean geratu zen. Egoera desesperagarria zen, dena beltz ikusten den horietakoa. Baina Alexandrok bere tristura-egoeratik ateratzea lortu zuen, gurearekiko paraleloa den beste mundu batean bizi den pertsona bihurtuz: Second Life.

Bolivia. 2018ko Ekainean argiratua

 

María Senhorinharen alabak

Arauak berrasmatzera ausartzen den komunitatea

2014an, egunkari ingeles batek albiste bitxia argitaratu zuen: Brasilgo hego-ekialdean bazen emakumeak baino bizi ez ziren herri bat. Berri haren arabera, komunitate honetako biztanleak gazteak eta ederrak ziren, eta senarra aurkitzeko etsita zeuden. Berria mundu osoan zabaldu zen. Arazo bat baino ez zegoen: ez zen guztiz egia.

Brasil. 2018ko otsailean argitaratua

 

Tiroak zerura

Natura menderatu nahi izan zuen lantegia

2018ko udaberrian eztanda handiak entzuten hasi ziren San Lorenzo Almecatla herritik gertu, Mexiko erdialdean. Bertako biztanleek ez zuten sekula asmatuko zein izango zen soinu haien jatorria: txingorraren aurkako kanoiak.

Mexico. 2020ko apirilean argitaratua

 

Hiri bat bitan

Mapan bi hiri ikusten dira, baina hurbiletik pixka bat zailagoa da

Ciudad Juarez, Mexico, eta El Paso, Estatu Batuak arteko muga kultura eta hizkuntza jariakortasuneko leku bat da, trukerako eta zirkulaziorako area bat da. Baina 2019ko Abuztuaren 3an El Pasoko Wallmart batean egindako erasoak arriskuan jarri zuen hori guztia.

Mexico-AEB. 2020ko Otsailean argitaratua