Radio Farm

Hiru Kolektiboa

Hiru Kolektiboak sortutako akzio parte-hartzailea da Radio Farm eta ikus-entzunezko komunikazio libre eta esperimentalak garatzeko, teknologia alternatiboak berreskuratzea du helburu. Radio Farm formatu elektromagnetikoan egindako artelana da. Espazioan zehar dabiltzan FM irrati uhinak dira. Uhin hauek SSTV protokoloan enkriptatutako irudiekin frekuentzia bat okupatzen dute. Jaialdiaren egunetan irrati igorle bat kokatuko da, mugikorra edota edozein FM transistore erabilita –irrati komertzial edo piratekin egiten den bezala– edozein pertsonak frekuentzia hau sintoniza ahal izan dezan.