T4BU Thanks for being you

Victoria Ascaso

T4BU aplikazioak sare sozialek ustiatzen duten agerpen publikoa du hizpide eta intimitatearen produkzioan, hedapenean eta kontsumoan, telefono mugikorrek jokatzen duten rol berria aztertzen du. Lan honek Interneten nortasunak sortzeko uneetan ematen den hiperikusgaitasunean jartzen du arreta eta, aldi berean, makinen esku uzten ditugun erabakiak hartzearen delegatzea ere nabarmendu nahi du.

Zure burua ospatzeko unea iritsi da. T4BU (Thanks for being you) erabiliz protagonista bihurtu ahal izango zara, zure telefono mugikorra erabiliz baino ez. Azkenean, zure benetako ni-a ezagutzera emango duzu oharkabean! T4BUk (soinurik gabe) zure mugikorraren pantailan gertatzen den guztia grabatuko du minutu batez behin baino ez. Hau zuk noiz gertatuko den jakin gabe egingo du aplikazioak, T4BUk bakarrik baitaki zein den zure burua benetan erakusteko unerik egokiena. Zure mugikorran gertatutakoa grabatzen uzten baduzu, T4BUn parte hartu duten beste pertsona guztien bideoak ere ikusi ahal izango dituzu.

Deskargatu app-a