Pantaila Partekatua

Skype, Zoom, Facetime, Whatsapp… alarma-egoera honetan hauek guztiak erabiltzen ari gara komunikatu eta elkar “ikusteko”.  GETXOPHOTOk bizipen hauei ikusgaitasuna eman nahi die, Jaialdiaren aurtengo edizioan herriaren erdialdeko eraikin batetan instalazio bat ipiniz. Horretarako, pantaila-irudiak jaso ditugu (ordenagailu zein sakeleko telefonoetakoak), elkarrizketa edota elkartze digital batetan hartutakoa. Mundu digitaletik fisikora eta esparru pribatutik eremu publikora jauzi egiten duen irudia.