Bertsophoto
berts2007-1-630x473

 

GETXOPHOTOk Xabier Paya bertsolari ospetsuari ahozkotasuna eta irudia batu behar zituen formatu berri bat garatzea proposatu zion.

Bertsolariak bat-batean bertsoak asmatu behar ditu, doinuari segituz, errimak errespetatuz eta proposatu zaion gaia landuz. Ohitura zahar hau gaur egun ere oso errotuta dago euskal herrian. Bertsolari gazteen belaunaldiak arte honi sekula ezagutu ez duen
maila eman dio eta baita arraskasta ikaragarria lortu ere. Xabier Payaren gidaritzapean, belaunaldi gazte berriaren puntako hiru bertsolarik, Igor elortzak, Unai Iturriagak eta Sustrai Colinak, geTXOPhOTOn erakutsitako irudiak inspirazio gai hartuta, bertsosaio berritzailea egin zuten, era honetara jaialdiaren irakurketa pertsonala eta abestua eskainiz.

www.bertsozale.com

 

bertso2007-2-630x460