Getxo bestelako postalak
postales-1

 

OTRAS POSTALES

Egitasmo honen helburua nolabait Getxo topikoa zalantzan ipintzea da eta aldi berean irudi sorta honen bitartez geure herriaren errealitateari lotuago egon daitekeen nortasuna sortzea.

GETXOPHOTOk bultzatutako proiektu hau 2007ko udan garatu zen. Orduan herriko hamar bat argazkilari ospetsuri argazki bina eskatu ziztaizkien; gaia jakina, Getxo baino ez zen.

Alfredo Aldai, elena Barrueta, Txetxu Berruezo, Fátima díez garaigorta, gonzalo M. Azumendi, Oskar Martínez, Juan Luis Markaida, Asier Mentxaka eta Carlos Terreros argazkilari
prestigiotsuak buru-belarri sartu ziren egitasmoan eta talde-erakusketa honetarako euren irudiak prestatu zituzten.

Emaitza argazki multzo dibertigarri eta era askotakoa da, euskal imaginarioa eta postaletako estereotipoetatik urrun, geure burua hobeto ezagutzeko getxo hurbilago bat erakusten duena. Irudi hauetako batzuekin jaialdian debalde banatu zen postal bilduma argitaratu zen.

Hasiberria da proiektu hau eta beraz, jarraipena izango du jaildiaren hurrengo edizioetan.

 

postales-2 postales-3 postales-4 postales-5