Karpa
carpa07-1-630x570

HIRIAREN ERDIAN

Aurten, GETXOPHOTOk bi alor nagusi ditu. Alde batetik, erakusketak (hilabetez erakusgai egon zirenak) eta, bestetik, jaialdiaren lau egunak. Bertan hitzaldiak, proiekzioak, bertso eta argazki saioak, bisita gidatuak, argazkilariekin topaketak, instalazioak eta karparen gunea zeuden. horrela, GETXOPhOTOk jendeari ate bat zabaldu nahi izan dio jaialdian parte hartu dezan.

Zirku konpainia ibiltariek hirietan egiten duten bezala, hiriaren erdigunean karpa bat instalatu zen. helburua argazkigintzaren ikuskizuna erakustea zen. Aterik gabeko gune handi bat zen, mundu guztiarentzat zabalik; jaialdiaren bihotz eta zentro neuralgikoa bihurtu zen karpa hori: informazio puntu eta artista, gonbidatu eta zaletuen elkargune. Milaka pertsona ibili ziren handik.

Edukiak

Martín Chambi maisu peruarraren El Gigante de Paruro bezala, Marcos López argentinarraren Asado en Mendiolaza ere XXI. mendeko argazkigintza latinoamerikarraren ikono bihurtu da. Irudi hori aukeratu eta kopiatu zen gune honetan argazki nagusia izan zedin.

Hiru liburu-denda gonbidatu genituen: Anti-Liburudenda (Bilbo), Cámara (Bilbo) eta Orixa (getxo). hedapen gune berri hori onartu eta karpa gunearekin esperimentatu zuten, eta jendeari erakutsi zioten badaudela argazkigintzari buruzko liburu, aldizkari eta bestelako argitalpenak.

Zarauzko Photomuseum-ak –soilik argazkigintzari buruzkoa den estatuko museo bakarra- bere lan eskerga erakutsi eta Isurkide proiektuaren berri eman zuen: euskal herriko argazkilari guztien datu base handia.

Jarduera horietaz gain, karpa erakusketen guneetako bat ere izan zen. herri mailako gaien hiru erakusketa egon ziren: diego López Calvinek egindako solarigrafiak (ikusi 29.or.), honek ere tailer bat eman zuen, kamera estenopeikoekin argazkiak egiteari buruzkoa; Getxo, bestelako postalak proiektua (ikusi 53. or.) erakutsi zen eta saharar umeekin egindako tailerraren irudiak ikusi ahal izan genituen. Auserd, Smara, dajla eta Aaiunetik etorritako ume horiei erabili eta botatzeko argazki kamerak eman zizkieten, eta oporraldian edo getxon emandako denboran deigarrien egiten zitzaienari argazkiak ateratzeko esan zieten. horren emaitza Begirada saharauia izan zen.

Azkenik, erakusketen bisita gidatuen abiaburua karpa izan zen, eta Asado en Mendiolaza izeneko argazkiarekin hasi zen ibilbidea. Argazkien ibilbide hori komisarioarekin eta jaialdira joan ziren argazkilariekin egin zen. eurek labur-labur azaldu zuten euren lana, bertaratu zen jendearentzat.

www.marcoslopez.com

www.anti-web.com

www.libreriacamara.com

www.photomuseum.name

http://web.mac.com/diegolopezcalvin

http://atfalgetxo@gmail.com

 

carpa07-2