Karpa
karpa-1-c2a9e-barrueta

Jaialdiaren lehenengo lau egunetan GETXOPHOTO Karpa ipini zen hiriaren erdigunean. Guztira 200 metro koadro betetzen dituzte jarduera eta erakusketa-guneek. Bertan aurki zitezkeen: informazio gunea; egile berrien erakusketak, aurten Andrea Sendón eta Miguel Tejeroren lanak; GETXOPHOTOk egindako Post It proiektuaren postal dibertigarrien erakusketa; liburu-denda gonbidatuak, aurten Cámara eta Anti Liburudenda, eta BBK Fundazioaren argitalpenak. Atsedenerako gunea ere bazegoen eta bertan Aux Magazine, Freek!, UK Aldizkaria, Ladinamo eta The Balde, Jaialdiaren laguntzaile diren kultur aldizkariak zeuden irakurgai.

Iaz bezala, irudi enblematiko erraldoi bat eseki zen Karpan. Iaz leku hori Marcos Lopez-en Asado en Mendiolaza lan ederrak bete bazuen ere, aurten Txinako Wang Qingsong sortzaile ospetsuaren Romantique lan ikaragarriaren txanda izan da.

 

karpa-7-c2a9e-barrueta karpa-11-c2a9e-barrueta-420x630 karpa-12-c2a9e-barrueta