Merchandising
1-estuches-web1-630x597

GETXOPHOTOren programazioaren zati handia espazio publikoan erakusteko sortua da; horretarako, argazkien euskarri bezala bereizmen handian inprimatutako lona bereziak erabiltzen dira. Jaialdia amaitutakoan, material honetan inprimatutako irudiak birziklatzen dira, horiekin artikulu berezi eta bakarrak sortuz: zorroak, amantalak, poltsak edota mahai-oihaltxoak. Artikulu hauek lana aurkitzeko zailtasunak dituzten pertsonak berriro gizarteratzeko eta birziklapena bultzatzen duten erakundeek egiten dituzte. Irabaziak ATFAL Getxo Pro-Sáhara elkarteari ematen zaizkio. Dirua irabazteko asmorik gabeko proiektu soziala da hau, Jaialdian parte hartzen duten egileen inplikazio eta konplizitaterik gabe aurrera atera ezinezkoa.

Merchandising hau Berlin, New York, Madril eta Bilbon saldu izan da Skunk Funk dendetan eta Getxon, House Dream-en. Gaur egun Guggenheim Bilbao Museoko dendan aurki daiteke.

 

1-proyectos-merchandising-5111 bolso-coca-22-422x630 bolso-india-21-497x630 cartera-abstracto-22-630x454 delantal-pirana-2-421x630 merchan-01