Búscalo
Sireno-La-Plata-copia-379x630

MARCOS LÓPEZ

1958an sortu zen Santa Fen (Argentina), Marcos Lópezek azken hogeita hamar urteotan lan zabal eta oso pertsonala garatu du. Bere lanak hainbat iturritatik edaten du: imajinantza latinoamerikarretik, muralgile mexikarretatik hasi eta telenobeletara, publizitatetik igaro eta kale propagandaren histrionismo kromatikora edo boleroekin nahasitako kitsch-a. Gutxi dira oso, horren unibertso propioaren jabe direnak, ezagutzen erraza dena eta berea bezalako ziztatzailea. Pop Latino seriean eta ondorengo lanetan –bere-berea duen mundu ikuskera latinoari mugatuak beti– ikonografia arrotza kontinentean sortu den ikonografia mestizoagatik ordezkatzea baino gehiago proposatzen du. Egilearen hitzetan “Sireno del Río de la Plata (Platako Ibaiko Sirenoa) Kopenhageko Sirenatxoaren kopia txarra da. Periferiaren metafora. Sexurik gabeko arra: azpigarapenaren ur kutsatuetan bizirauten duen ilusioa”. Aurten kokaleku berria du obrak honek.