Getxo 3D
Alfredo-Divasson

ALFREDO DIVASSON

1962an sortu zen Eibarren (Euskal Herria). 1978tik argazkilari autodidakta dugu, Eibarko Kirol Klubeko Espeleologia Sailean sartu zenean. Lurpeko argazkigintzan eta hiru dimentsiotakoan aditua da.

GETXOPHOTOk argazkilari kutun hau, hiru dimentsiotako argazkietan Getxorik klasikoena bere argazkietan irudika zezan gonbidatu zuen. Divassonen hitzetan, ā€œargazkiak kamera bakarrarekin egin nituenez, eta bakoitzak bat-bateko argazki bi dituenez, ezin zen ezer mugitu hartualdi batetik bestera. Egunsentian etorri behar izan nuen eta horrela Getxo isil, hutsa aurkitu nuen, loalditik esnatu bakoari darion bizitasunarekinā€.
Jaialdian zehar lan honen emaitzarekin gozatzeko aukera izateaz gain, tailerra eskainiko du Alfredo Divassonek; bertan honelako lana burutzeko errealizazio tekniken berri emango du eta bistaratzeko era guztiak zeintzuk diren ikasiko da.