Opening 2009
F008

ALBERTO GARCÍA-ALIX

Esperientziak elikatzen du bere lana. Argazkiek egin dute ezagun, baina film laburrak eta bideoak ere zuzendu ditu. Moda eta publizitaterako behar egin du, baita disko azalak egiten ere. El Canto de la Tripulación aldizkariaren sortzaile izan zen, eta argazki editore ibili zen El Europeo aldizkarian. Testuak argitaratu ditu eta Pura Vida motoziklismo taldearen sortzaile izan zen. Berpizkunde estiloari dagokion diziplina anitzeko artista dugu.

De donde no se vuelve, 2008 (40´)
“Atzera begirako lana barik, barrura begirakoa da. Oraina, iragana eta patuaren arteko bidaia. Fotografiari buruzko ezinbesteko hausnarketa”.
Nicolás Combarro, MCNARSen bere erakusketaren komisarioa

8 orduz García-Alixekin (lantegia)
“Parte hartzaileak pentsatzea nahi dut, pentsarazi nahi diet, ikusgai dagoen irudia uler dezaten, begia hezi. Hausnartzera eta diskurtsoa garatzera behartuta ikusten dut nire burua”.

 

F009 F010