Video

CUI XIUWEN / NORIKO YAMAGUCHI

CUI XIUWEN                                                                                                                                                                                                     Ladies Room, 2000 (6’ 35’’)

Gure gizartean existentzia femeninoa inguratzen duten arazoetan oinarritutako lana dugu Cui Xiuwenena. Ladies Roomen “gaueko zerbitzuak” hornitzeaz arduratzen den Pekingo night club “pijo” bateko komunean dagoen emakume taldea da protagonista. Erabiltzen dituzten profesionalek funtzio eta zentzu berria ematen diete emakumeentzako komunei. Bertan bakoitzaren sekreturik minenak azaleratzen dira. Azpimarratzekoa da nola eszenaratzen den emakume hauen maila soziala, eta aldi berean, nola interpretatzen dugun beraien lana ikuspegi kultural, historiko eta ekonomikoetatik.

NORIKO YAMAGUCHI                                                                                                                                                                                   Peppermint Girl, 2007 (4’ 35’’)

Peppermint Girl bideoan, mentazko txikle barratxoek estaltzen dute Yamaguchiren gorputza. Pilula hauetako batzuk harrak balira bezala, nerbio uzkurduren bidez mugitu eta astintzen dira. Irudia aztertu eta begietarantz eta bizarra egindako sabelerantz egiten dute. Haurtzaro eta helduaroaren arteko igarotze mingarriaren metafora antzekoa.