13-16

1316-desplegable

MURAL
13-16 lehen argazkilari-lana egin duten adin horretako gazteekin egindako proiektua da.

13-16 udan ateratako argazkiekin kalean egindako murala da, eurek muntatutakoa.

13-16 aisialdian beren aisia zelakoa den erakusteko modua da.

Algortako Gaztelekura joaten diren gazteek beren aisialdia erretratatu dute, aurrez, Arima Cool Tour-en eskutik argazkilaritzako oinarrizko ezagutzak jaso eta gero. Jaialdian lan horren emaitza erakusten duen murala eraikitzen dute beren irudi onenekin: koadrila, hondartza, jaiak, pipak; ezer gertatzen ez den arratsaldeak.

Babeslea
Getxo Udaleko Gazteria Zerbitzua